Arabako Foru Aldundiak ur biltegi berria instalatu du Amurrio hornitzeko

Erredakzioa 2016ko abu. 4a, 14:24

Arabako Foru Aldundiak ur andel berria jarri du Lexartzu inguruan Amurrioko hornidura bermatzeko, nahiz eta matxurak, konponketak, garbiketak edo suteren bat egon.

Arabako Foru Aldundiak ur andel berria jarri du Lexartzu inguruan Amurrioko hornidura bermatzeko, nahiz eta matxurak, konponketak, garbiketak edo suteren bat egon.

Foru erakundeak depositu berri hori finantzatu du 398.299,29 euroko aurrekontuarekin. Hari esker Amurrio urez hornitzeko sistema osatu eta indartu da, izan ere, orain arte Lexartzu eta Axpuruko ur andel zaharren bidez hornitzen zen, baina ez zen nahikoa ur hornidura bermatzeko.

Depositu berriak 3.250 metro kubikoko bolumena dauka eta lotura du Izoriako urak tratatzeko araztegiko (EUA) hoditeriarekin zein Amurrioko banaketa sarearekin. Halaber, telekontroleko elementuak instalatuko dira, hornidura sistema guztia optimizatuko dutenak.

Paisaiaren integrazioa

Proiektu hau egitean inguruko ingurumena itxuraberritu eta paisaia integratzea ere aztertu da. Neurri zuzentzaileak ezarri behar dira obren ondoriozko kalteak eta obrek landarediari eragindakoa arintzeko.

Obretarako behar izan diren lurrak Arabako Aldundiaren eskura jarri ditu Kantauriko Urkidetzak. Hemendik aurrera ur partzuego horrek kudeatuko dituu andelaren ustiaketa eta mantentze lanak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide