2017ko udaberrirako 1,7 kilometro gehiago izango ditu Nerbioiko Parke Linealak

Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 09:34

Nerbioiko Parke Linealaren Amurrioko zatia luzatzeko lizitazioa onartu zuen atzo Arabako Foru Aldundiak. Bidea 1,7 kilometro luzatzea da asmoa. Laudio eta Amurrio lotzen dituen bide hori 8,8 kilometro izatetik 10,5eko luzera izatera pasako da horrela.

Nerbioiko Parke Linealaren Amurrioko zatia luzatzeko lizitazioa onartu zuen atzo Arabako Foru Aldundiak. Bidea 1,7 kilometro luzatzea da asmoa. Laudio eta Amurrio lotzen dituen bide hori 8,8 kilometro izatetik 10,5eko luzera izatera pasako da horrela.

Luzatze lanak aurten hastea da Aldundiaren asmoa, eta datorren urteko udaberrirako amaituak egongo direla aurreikusi du Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak. 469.889 euroko aurrekontua baliatuko da obrak egiteko. Aurrekontu horren erdia EGEFF Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez finantzatuko da. Obra horien bidez pasabide berri bat eraikiko da Nerbioi ibaiaren ibilgua saihesteko, oinezkoentzako, txirrindularientzako zein gurpildun aulkian doazen pertsonentzako balioko duena.

169.000 erabiltzaile urtero

Foru Aldunditik nabarmendu dute Nerboiko Parke Lineala dela Araban gehien erabiltzen den oinezko eta txirrindularientzako ibilbidea, Vasco-Navarro Trenbide Zaharrarekin batera. 169.000 pertsonek erabiltzen dute urtero.

Ikusi hemen ibilbide zati berriari buruzko informazio gehiago.

Ikusi hemen Nerboiko Parke Linealaren inguruan 2014an eginiko erreportajea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide