Irailaren 18an izango da Artzain Eguna

Erredakzioa 2016ko abu. 2a, 15:00

XXIII. Artzain Eguna irailaren 18an ospatuko dute Amurrion. Artzainek egiten duten lana omentzeko ez ezik, nekazaritza eta abeltzaintza bultzatzeko ere baliatuko da jaia beste behin. Egun horretan jarduera ugari eskainiko dira, goizetik arratsaldera.

XXIII. Artzain Eguna irailaren 18an ospatuko dute Amurrion. Artzainek egiten duten lana omentzeko ez ezik, nekazaritza eta abeltzaintza bultzatzeko ere baliatuko da jaia beste behin. Egun horretan jarduera ugari eskainiko dira, goizetik arratsaldera.

Goizeko 10:00etatik hasita, txakolin, gazta zein baserriko eta artisautza-produktuen erakusketa eta salmenta azoka egingo dute Juan Urrutia eta San Anton plazetan. Bertaratutakoek, gainera, hainbat produktuen dastaketetan parte hartzeko aukera izango dute, izan ere, egun horretan gazta, ardikia, gaztazaharra eta ardia probatzeko parada egongo da.

Egun horretan ere Latxa Arrazako Ardien Lehiaketaren XXIII. Edizioa eta Idiazabal sor markako Ardi Gaztaren X. Txapelketak egingo dituzte. Arratsaldean, ohi bezala, artzain txakurren lehiaketa jokatuko dute, aurten XVIII. Edizioan.

Arabako artzainei omenaldia

Bestalde, gazta egiteko eta ardiei ilea mozteko tekniken erakustaldiak egongo dira Juan Urrutia plazan eta udal frontoian. 13:30etan Arabako artzainei omenaldia egingo diete. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide