"Nire 50. maratoia egitera nindoanean oparitu zidaten Spidermanen jantzi berria"

ABEL FERNANDEZ MENDIBIL ‘SpiderAbel’ (Amurrio, 1979) Amurrio Trail eta Oinkariak taldeetan aritzen den korrikalaria da eta Mendiko Lagunak mendi elkartean ere parte hartzen du. Urte asko daramatza lasterketetan parte hartzen eta aurten bere 50. maratoia egin du.

Abel Fernandez Mendibil ‘SpiderAbel’ (Amurrio, 1979) Amurrio Trail eta Oinkariak taldeetan aritzen den korrikalaria da eta Mendiko Lagunak mendi elkartean ere parte hartzen du. Urte asko daramatza lasterketa ezberdinetan parte hartzen eta aurten bere 50. maratoia osatu du.

Maratoiak, korssak, trailak, denetarik korritzen duen korrikalaria zara. Zenbat urte daramazu korrika egiten?

Orain dela hamahiru urte hasi nintzen. Hasieran martxa gehiago egiten nituen baina mendian korrika egitearen moda hasi zenean, ni ere bertan hasi nintzen baina itsukeriarik gabe, ni gozatzeko helburuarekin korrika egiten dut, amaitzeko helburuarekin.

Orduan helburu nagusiena zuretzat gozatzea da?

Hori da, nik ez ditut egindako denborak kontutan hartzen. Azken finean, markak hobetu ahal izateko entrenamenduetarako denbora asko behar da eta niri denetarik egitea gustatzen zait, bai festa eta baita korrika egitea ere.

Hala ere prestaketa on bat egin behar da, adibidez, maratoi bat egin ahal izateko.

Bai, hankan prest izan behar dira baina niretzat garrantzitsuena mentalitatea da, bertan zaudenean ez kikiltzea eta porrot egingo duzula ez pentsatzea.

Azken batean, ni ez nago denborari begira une oro, marka jaistean pentsatzen, azken finean agobiatu egiten naizelako. Nire kasuan, errezagoa izaten da, ibilbideaz eta korrika egiteaz disfrutatzen dudalako.

Mendi eta martxak egiten dituzu korrika baina beste kirolen batek erakartzen zaitu?

Ez, korrika egiteak bakarrik. Bizikletan ibiltzeak ere gora egin du azkenaldian, bai ultrek, duatloiek, etab.baina ez nau erakartzen. Ona dela diote, azken batean korrika egin ostean bizikletan hankak lasaitzen zaizkizulako.

SpiderAbel ezizenez ezaguna zara, korrika egiten Spidermanen jantziarekin zoazelako. Hasieratik daramazu jantziarekin?

Ez, ez daramat hasieratik. Lehen hiru edo lau urteak besteek bezala egiten nuen baina egun batean puntazo bat eman zidan eta jantziarekin atera nintzen. Logikoki, lasterketa labur batean izan zen, maratoi batean izan balitz agian, ezin izango nuen amaitu.

Valentzian izan zen lehen aldia, mundu guztiak animatzen eta txalokatzen ninduen eta erabat harritu ninduen. Denda txiki batean erosi nuen, beraz kalitate txarreko mozorroa zen eta gaur egun burukoa bakarrik mantentzen dut, beste guztia erabat txikituta baidaukat.

Gero nire 50. Maratoia egitera nindoanean, berri bat oparitu zidaten, baina korrika egiteko aproposagoa.

Korrika egiterakoan mozorroak ez dizu berorik ematen?

Mozorro zaharra janzten nuenean, azpitik jantzi bat jartzen nuen ez narritatzeko. Hala ere ez da hainbesterako, azken finean izerdi asko botatzen ez duen pertsona naizelako, lasterketa amaitzean ez nuelako trajea izerdiz betea.

Entrenatzeko eskualdetik ibiltzen zara ala urrunago ere joan ohi zara?

Entrenamendutarako ez dut trajea erabiltzen eta normalean inguruan aritzen naiz. Korrika egiteko Amurriotik ibiltzen naiz eta mendira noanean Gorobelera joaten naiz.

Bitxikeria moduan, zer izan da esan dizuten gauzarik arraro edo politena Spidermanen trajea eramatean?

Denetarik esaten didate, erotuta nagoela, bero gehiegi izango dudala, etab. Ezagutzen ez nauen jendeak ere lasterketa amaituko ez nuela ere pentsatu izan du, baina hainbeste lasterketa izan dira iada, gaur egun leku askotan ezagutzen nautela eta ezagun horien erantzuna argia izaten da: ziur asko zure aurretik iritsiko dela Spiderman [kar, kar].

Umeak ikustea ere izugarria da, nola animatzen zaituzten, eskua jartzen dute bostekoa emateko eta beste gauza asko. Amaitzean ere asko hurbiltzen dira argazki bat ateratzeko eta niretzat ikaragarria da hori, asko gustatzen zait.

Beste korrikalariren bat ikusi edo ezagutzen duzu jantzi ezberdin batekin korrika egiten duena?

Ikusi , ikusi ditut baina jantzi arinagoekin eta normalean ez dira jantzi osoak. Luzeeran ere nabaritzen da, gehien bat, horrelako pertsonak luzeera motzeko lasterketetan ikusi baititut.

Gasteizko Martin Fizen maratoia 50.a izan da. Zenbat urtetan egin dituzu maratoi hauek?

Korrika daramatzadan hamahiru urtetan zehar egin ditut. Gasteizkoa lehen maratoia izan zen eta 50. maratoia izan da. Azken urteotan egutegiak moldatu behar izan ditu, Gasteizko Martin Fizen maratoia 50.a izateko, gainera lehen otsailan egiten baitzen eta orain maiatzean egiten baita.

Eta beste 50 egiteko asmoa duzu?

Bai bueno, helbururik gabe ibiltzen naiz. Maratoiak egiten jarraituko dut gozatzen jarraitzen dudan bitartean eta gorputza ondo daukadan bitartean.

Prestaketa aldetik, lasterketa ezberdinei begira aldaketak egiten dituzu?

Ez, lasterketetan denborari erreparatzen ez diodanez, entrenatzen ere ez dut denboraren arabera entrenatzen. Denbora dudandean korrika egiten dut eta gero sentsazioen arabera ibiltzen naiz.

Hasieran lasai ibiltzen naiz eta gero ondo noala ikusten badut ba pixkat arinago noa eta lasterketan sprintatzen amaitzea gustatzen zait. Azken batean, lasterketak lasai hasi eta topera amaitu ohi ditut.

Jendeak askotan esan ohi dit, amaieran erabiltzen dudan energía lasterketan zehar erabili behar dudala, baina azken finean nik ez dut entrenamenduetan erlojurik edo aparaturik erabiltzen eta badakit lasai hasita eta pixkanaka arinago joanez, arazorik gabe amaituko dudala.

Gainera jende asko itsututa dabilena, lasterketan zehar nahiz eta arazoak izan, jarraitzen dutenak eta gero geratzen direnean gorputza erabat txikituta dutela konturatzen dira.

50. maratoi hau berezia izan da, “Montes Solidarios” ekimenarentzat diru-bilketa egin baituzu.

Bai, Gorbeiako 24 orduko ekimena egin zutenean, bertan parte hartu nuen bi igoera eginez. Ekimena asko gustatu zitzaidan eta 50. maratoia egitera nindoanean haietaz gogoratu nintzen.

Nire ideia zein den kontatu nien eta haiek harrituta geratu ziren, hilabete hartan elkartearen estatutuak onartu baitzituzten eta ez zutelako espero norbaitek diru-bilketa batekin lagunduko zietenik.

Zertan datza ba, “Montes Solidarios” ekimena?

Ekimen polita da, norbaitek mendira igo nahi badu baina ezintasun batengatik ez duela posible bere nahia betetzerik, haiekin harremanetan jarri eta lagundu egiten zaituzte.

Azken batean, nahiz eta ekimen berri izan, aulki eta aparatu ezberdinak dituzte laguntza behar duten pertsonak laguntzeko.

Nola izan zen maratoia eta diru-bilketa?

Bi bolilla antolatu genituen eta azkenean mila euro inguru atera genituen, guzti hau “Montes Solidarios” laguntzeko asmoarekin.

Gero, maratoia Xabi Alonso lagunarekin egin nuen. Zeozer urduri jarri nintzen, maratoi soil batean erretiratzea erabakitzen badut ez delako ezer gertatzen baina Gasteizko maratoia berezia zen eta bolilla antolatu eta jendea mugiarazi ostean, bai ala bai amaitu behar nuen.

Hala ere ondo pasa nuen eta orain erlazio hona dut haiekin. Gainera, lasterketa ezberdinetara beste helburu batekin ere joaten naiz, horrelako ekimenak laguntzera.

Gaiaz aldatuz, nondik nahiago duzu korrika egin, errepide edo menditik?

Menditik askoz hobe. Lasaiago korrika egiten dut, hankak jasaten dituzten golpeak lasaiagoak dira. Gero paisaiaz disfrutatzeko aukera ere baduzu eta hori asko eskertzen da.

Maratoietan aldiz, hirietan izaten da eta martxa hauetan, luzeerara heltzeko askotan poligonotatik korrika ibiltzen gara eta ez dauka alderik.

Maratoiak 50 egin dituzu baina beste lasterketak ere kontatzen dituzu?

Kontatu ez baina lasterketa guztien dortsalak gordetzen ditut. Trail, kros, maratoiak, dortsal mordo bat batu ditut.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide