Amurriko Udalak bat egin du 'Euskadi Lagunkoia' programarekin, herria pertsona nagusientzat egokitzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren ekimenarekin, eta irailean talde eragile bat sortzeko asmoa du diagnosiaren fasea martxan jartzeko. Egitasmoa Osasunaren Mundu Erakundearen Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarrituta dago.
Adineko pertsonekin lagunkoia den inguru bat lortzeko, herrian dauden egitura eta zerbitzuak berrantolatzea dute helburu, banakoen behar eta ahalmenetara egokitzeko. Horretarako prozesu partehartzaileak baliatuko dituzte. Gaur egun Euskal Herriko 30 herrik parte hartzen dute proiektuan.
Zortzi eragin-eremu
Prozesuak lau fase dituen etengabeko hobekuntza zikloa ezartzen du: diagnostikoa, plangintza, esku-hartzea eta ebaluazioa. Hori gauzatzeko zortzi eremu hartuko dira kontuan: garraioa, etxebizitza, partehartzea, errespetia, enplegua, komunikazio eta informazioa, osasun eta gizarte zerbitzuak eta aire zabaleko espazioak.
Programaren nondik norako guztiak kontsultatu daitezke horren harira Eusko Jaurlaritzak sortutako webgunean.