Tokiko Gobernu Batzarrak Lucas Rey eta José Madinabeitia kaleen elkargunean dagoen lursail bat errentan hartzea onetsi du, bertan ibilgailuen aparkalekua egiteko. Lursailak 1.168 metro koadro ditu.
Udalak akordioa lortu du lursailaren jabearekin, eremu hori egokitu eta aparkaleku bihurtzeko. Izan ere, urrian Frontoi kaleko lanak abiatuko dituzte eta aparkaleku ugari ez dira erabilgarri egongo.
Behin Frontoi kaleko obrak amaitzen direnean, “asmoa da beti egon dadin herrigunean aparkaleku publikoko gune bat, dauden beharrei erantzuteko”, gaineratu du Josune Irabien alkateak.
Datozen asteetan egingo dira ibilgailuak aparkatzeko leku berri horiek erabilgarri egoteko egin behar diren lanak. Lan horien artean daude lursaila garbitzea, egonkortzea eta egokitzea.