Enpresa-proiektuen lehiaketa antolatu dute Amurrio Bidean elkartearen 10. urteurrenean

Erredakzioa 2016ko uzt. 28a, 07:55

Amurrio Bidean elkartearen 10. urteurrena ospatzeko, Amurriok enpresa-proiektuen lehiaketa antolatu du.

Amurrio Bidean elkartearen 10. urteurrena ospatzeko, Amurriok enpresa-proiektuen lehiaketa antolatu du.

Proiektu irabazleak Reforamurrio Enpresaldeako moduluetako batean 6 hilabetez doan sartzeko aukera izango du, bere jarduera finkatzen laguntzeko 10 orduko aholkularitza tekniko espezializatua eta zentroko bilera-aretoak erabiltzeko lehentasuna.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 2016an enpresa-egitasmo berri bat abiarazi duten pertsona fisikoek, banaka edo taldean, eta pertsona juridikoek (ETEak).

Proiektuek zerbitzuen sektorekoak izan behar dute, zehazki 'bulegoak' arlokoak, Reforamurrio Enpresaldean garatu nahi diren jarduerak horiek baitira.

Proiektuak aurkezteko epea 2016ko urriaren 15ean amaituko da. Ebaluazio-batzordea enpresen kudeaketan eta aholkularitzan esperientzia duten pertsonek osatuko dute.

Proiektuak baloratzeko aintzat hartuko dute suposatzen duen berrikuntza-maila, bideragarritasuna, taldearen profila eta osaera, enplegua sortzeko gaitasuna eta jarduerak tokiko garapenarekin duen lotura.

Informazio gehiago eskuratu daiteke Amurrio Bideanen, El Refor eraikinean, 94 589 17 21 telefono zenbakian edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikoan.

10 urte bidean

2006ko azaroan sortu zuen Amurrioko Udalak Amurrio Bidean Toki Garapenerako Elkarte Publikoa. Horren helburua da udalerriko ekonomiaren garapen iraunkorra sustatzea, eta horretarako, enpresa-sarea eta lan-merkatua dinamizatzeaz arduratzen da.

Reforamurrio Enpresaldea enpresen hazitegi eta zentroa sustatzea izan da elkarte publikoaren helburuetako bat, herrira proiektu berriak erakartzeko eta, hala, enpresa-sarea zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzten edo balio erantsi handiagoa duten jardueretara dibertsifikatzeko, eta gazteen talentuari eutsi ahal izateko.

 



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide