Epai batek atzera bota du Montajes Electricos Jauregui enpresak abiatutako aldi baterako enp'legua erregulatzeko espedientea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2016ko uzt. 26a, 11:37

33 langileren kontratua eten zuen Montajes Electricos Jauregui enpresak aldi baterako Enplegu Erregulazio Espendientearen bidez. Langileek errekurtsoa jarri eta epaiak EEEa atzera bota du.

LAB eta ELA sindikatuen arabera, enpresek EEEa erabiltzen dute ez egoera zailari aurre egiteko, baizik eta langileen erabateko malgutasuna lortu eta mozkinak handitzeko.

33 langileren kontratua eten zuen Montajes Electricos Jauregui enpresak aldi baterako Enplegu Erregulazio Espendientearen bidez. Langileek errekurtsoa jarri eta epaiak EEEa atzera bota du.

LAB eta ELA sindikatuen arabera, enpresek EEEa erabiltzen dute ez egoera zailari aurre egiteko, langilen erabateko malgutasuna lortu eta mozkinak handitzeko baizik. Izan ere, EEEa aplikatu ondoren kontratazio berriak egin ditu enpresak eta larunbatetan lan egiten da, lan zama egonkor mantendu baita.

 

Tubos Reunidos ebazpenaren zain

Auzitegietan ebazteke aurkitzen da Tubos Reunidosek aplikatutako EEEari ezarritako helegitea. EEEaren bidez, lanaldia %48an murriztu zaie langileei. Hala ere, LAB eta ELAren arabera, Montajes Electricos Jauregui enpresaren egoera berdintsuan aurkitzen da. Izan ere, kontratazioak burutzen ari dira, aparteko orduak egin eta ohikoan abuztuan lan egiten ez bada ere aurten lan egiteko boluntarioak eskatu dituzte. Hala ere, aipatu sindikatuek susmoa dute Tubos Reunidos enpresaren boterearen ondorioz ebazpena ez dela langileen aldekoa izango. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide