Amurrio Club futbol taldea fitxaketekin buru-belarri ari da aste hauetan. Aurreko denboraldian 3. mailarako igoera lortu ostean, aldaketa ugari egin ditu taldeak hurrengo denboraldiari begira.
Jokalarien kontratuen berritzeak eta bajak
Denboraldia amaitu ondoren Amurrioko taldeak 10 jokalarirekin akordioa lortu du kontratua berritzeko. Horrela, Jon Ander Maturana, Eneko Banderas, Unai Galdos, Eneko Candal, Mikel Elejalde, Pablo Paredes, Unai Allende, Jon Patiño, Ruben Escobedo eta Dani Perez jokalariek 3. mailan jokatuko dute Amurrioko taldearekin.
Lan arrazoi edo arrazoi pertsonalengatik, baja ugari ere izan ditu klubak eta beraz, Gorka Puntiverio, Aitor Martinez, Ander Benito, Joseba Aiz, David Calleja, Asier Ruiz de Viñaspre, Alejandro Casquero, Mikel Rodriguez eta Rodrigo de Oliveira kirolariek ez dute talde amurrioarrean jokatuko.
Fitxaketa eta berrikuntza ugari hurrengo urterako
Baja ugari izan ondoren, Amurrioko taldea fitxaketekin ari da burubelarri eta egun, zortzi jokalari berri izango ditu taldeak. Haietako asko 3. mailan jokatu duten taldeetatik datoz eta jokalari gehiago etortzea espero du Amurrioko taldeak.
Nabarmentzekoak dira Bernardo Dominguez atezainaren eta Iortiz Hernandezen defentsaren itzulerak. Lehenak 2001-2002 denboraldian jokatu zuen aiaraldeko taldean eta 2. Mailan Alaves, Recreativo de Huelva eta Mirandes taldeekin jokatu ostean Amurriora bueltatu da. Ioritz Hernandezen itzulera ere garrantzitsua da, 2009-2010 denboraldian Amurrion jokatu ostean, Zallako taldean jokatu ditu azken sei urteak 3. mailan.
Azkenik talde teknikoak ere berrikuntzak izan ditu taldeak. Aipamen berezia dauka Aritz Arberas prestatzaile fisikoaren kontratatzeak. Txirrindularitzaren munduan lanean egon ondoren, jokalarien prestaketa fisikoaren arduraduna izango da amurrioarra.