"Poloniar batek kartzelatik eskatzen dit fanzinea duela hiru urte"

Erredakzioa 2016ko uzt. 21a, 17:15

ISMAEL LOPEZ (Aiara, 1981) Arghura fanzinea egiten du duela 15 urte. Bere proiektuaren filosofia eta nondik norakoak azaldu ditu, muturreko metal musika generoa eta paganismoa lantzen baitu, besteak beste.

ISMAEL LOPEZ (Aiara, 1981) Arghura fanzinea egiten du duela 15 urte. Bere proiektuaren filosofia eta nondik norakoak azaldu ditu, muturreko metal musika generoa eta paganismoa lantzen baitu, besteak beste.

Duela gutxi zure fanzinearen azkenengo zenbakia argitaratu duzu. Hasteko, azalduko diguzu zein den fanzineen filosofia?

Fan edo jarraitzaileen eskuetatik ateratzen diren etxean egindako aldizkariak dira, hortik bere izena.

Nire kasuan, zine punkiak ikusita sekulako gura nuen hori egiteko, eta betidanik gustatu zait “zure kabuz egin ezazu” filosofia, eta gaien jarraitzaileetatik ateratzen direnez zinezkoagoak izaten dira ohiko aldizkariak baino.

Zenbat zenbaki plazaratu dituzu eta zeri buruzkoa da fanzinea, zenbat ale egiten dituzu zenbakiko?

Aurten hamalaugarren zenbakia bukatu egin dut eta banago hamabostarekin orain. Dena nire kabuz gauzatzen dudanez, eta nire denbora librean. Batzuetan lan gehiago egin dut eta besteetan ez, horrela 14 zenbaki ateratzeko 15 urte daramatzat honekin.

 

"Ez dauka sekretu handiegirik, betidanik oso gustuko izan dut musikari (kasu honetan zinean Muturreko Metal generoari buruz hitz egiten dut ia orokorrean) buruz hitz egitea, eta beno komikiei, pelikulei, Euskal Herriko kulturari eta burura etortzen zaidan frikikeria ugariei buruz idazteko".

 

Horiek dira zinearen gaiak, gai horiei buruz berba egitea eta nire buruan garatzen diren erokeriak idatziz uztea.

Hasieran ez dakit zenbat ale atera nituen, fotokopiak institutuan egiten nituen eta behar nituen heinean egiten nituenez ez nuen konturik eraman, baina orain dela urteak inprimategiekin hasi nintzenetik 100 ale ateratzen ditut normalki.

Nola banatzen duzu fanzinea?

Eskuz batzuk joaten dira, normalki kontzertuetan.

Gero asko postaz bidez, urte hauetan “jarratzaile” kopuru txikia garatu dut eta bakoitza iberiar txoko batean dago.

 

"Adibidez beti dago Iniestako bat Cuencatik, beste bat Lisboan edo harrigarriena: poloniar batek Poloniako kartzela batetik badarama hiru urtez edo nirekin harremanetan zineak erosteko!!!"

 

Azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, trukeen bitartez… beste “zineroekin” trukeak egiten, distri alternatiboekin, taldeekin beraien diskoen truke, era asko daude

Metalaren kultura lantzen duzu, zertan datza kultura hori, zer bereizgarri ditu beste musika motarekin alderatuta? Zergatik ez duzu 88 alea argitaratzen zenbaki bakoitzean?

Normalki bizimodu bereziari buruz hitz egiten dut, baina niretzat denboragaz ikusten dut ez dela musikari buruz, bere inguruan dagoen filosofia baizik.

Nire kasuan paganismoari buruz, Euskal Herriko kultura (mitologia, musika, mendiak, joerak, janaria…), gizakiaren gizartearen miseriari buruz, gizartetik baztertzea… horrelako gaiak izan dira gehien landu izan ditudanak.

Azkenean ez dut euskaraz idazten, zeren ale gehienak estatuan banatzen dira, baina beti sartzen dut zerbait gure hizkuntzan…

Beste musikekin alderaturik? Ba gehienbat Black Metalean gertatzen da musika hori beste pertsonengandik urruntzen zaituela eta introspektibo puntu oso handia duenez, normalki, oso sartuta bazaude eta estiloaren araztasunean barneratzen zarenean beti zaude zure barnea arakatzen, jakin-mina garatzen hautemangarri ez diren gaiei buruz…

Eta 88 zenbakiaren inguruan… zoritzarrez Metalaren munduan faxista eta nazional-sozialista asko daudenez, betidanik euren ideien kontra zerbait esaten dut, jakin dezaten neu ez nagoela beraiekin bat ezertan.

Duela gutxi beste proiektu bat kaleratu duzu, ezta?

Taldeekin beti nago lanean eta aurten atera egin da UR taldearen disko berria. Pagan Blak Metal musikarekin Erromako konkisten kontrako kantak egiten ditut.

Talde honetan laguntza gehiago izan dut, beste grabaketetan, printzipioz, dena nire kabuz egiten dut, baina gero beste musikariek laguntzen didate, eta folk parteetan beti dago Urko Izkierdo (Euri ttanttak taldean geundenetik) edo Hurritz.

Dena den, hurrengo urratsetarako Urkoren laguntza gehiago izango dut, eta konposaketan parte hartzeko gonbidapena egingo diot.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide