Altarraketa Kultur elkarteak Larrinbeko Done Jakue jaiak antolatu ditu datozen uztailaren 24 eta 25erako. Bertan urteroko ekintzez gain, berezitasun bat dakar programak, astelehenean panpin eta jostailuen erakusketa bate gongo baita Biruzabal elkartearen eskutik.
Bestetik urteroko ekintzak izango dira nagusi, igandean, mus txapelketa eta berbenarekin eta astelehenean meza, Gorriti eta animalien erakustaldiarekin.
Larrinbeko jaiak, Done Jakue jaiak:
Uztailaren 24an:
19:00tan Larrinbeko Mus txapelketaren XVII. edizioa. Izen-ematea: 20€. (Sariak garaikurrak eta bildutakoaren % bat)
23:30tan Suziriak Larrinbeko jaiei hasiera emateko
00:00tan Dantzaldia Honat erromeriarekin.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=uQtytBtwT7Q]
Uztailaren 25ean:
11:30tan Santiagoren omenezko kanpai errepika
12:00tan Meza
12:00tatik 13:30tara eta 19:00tatik 20:30tara Panpin eta osagarrien erakustaldia
20:30tan Gorriti eta bere animalien erakustaldia
21:30tan DJ