460 iradokizunetik gora jaso du udalak herritarren aldetik

Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 08:02

Amurrioko Udalak zenbait bide ireki ditu herritarren kexak, eskaerak eta iradokizunak jasotzeko. Berez, 2016ko lehen 6 hilabeteetan 460 iradokizun baino gehiago jaso dituzte, eta horietako 187 auzoekin egindako bileretan batutako ekarpenak izan dira.

Amurrioko Udalak zenbait bide ireki ditu herritarren kexak, eskaerak eta iradokizunak jasotzeko. Berez, 2016ko lehen 6 hilabeteetan 460 iradokizun baino gehiago jaso dituzte, eta horietako 187 auzoekin egindako bileretan batutako ekarpenak izan dira.

Udalari informazioa bidaltzeko gehien erabilitako bideak hauek izan dira: sakelako telefonoa, amurrioincidencias.org webgunea, auzoetako bilerak eta Auzobegirale figura, telefonoa, posta elektronikoa eta aurrez aurreko bisitak.

Urtarriletik ekainera jasotako gertaera gehienak hurrengo esparrutan gertatu dira: bide-garbiketa eta hondakinak, hiri-altzariak, lorezaintza, gune berdeak, galtzada, espaloiak, zaintza eta kontrola. Halaber, lauza solteak eta haur-parkeetako zakarrontziak konpontzeari buruzko proposamenak ere nabarmendu dira.

 

Bilera gehiago uztailean

Uztailaren 26tik 28ra, udalako ordezkari politikoek eta teknikoek lau topaketa egingo dituzte hainbat batzarren bitartez, xedea da urtean zehar auzoekin lantzen den bitarteko jarraipen-saioa egitea

Auzobegirale figura 2014an jarri zen abian, eta bizilagunen eta Udalaren arteko lotura gisa baliatzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide