Iaz Amurrion sortutako Otsemeak talde feministak, Amurrioko herrian egon daitezken gune beltz garrantzitsuenak identifikatu ditu. Elkarteak, gune beltzak “herrietan libre eta beldurrik gabe zirkulatzea eragozten duten guneak” bezala definitzen ditu, gune horietan emakumeen aurkako sexu-erasoaldiak gertatzeko arriskuak gora egiten baitu.
Gune hauek guztiak saihesteko asmoz, Otsemeak elkarteak inkesta bat luzatu die herritarrei, honako web helbidean:
http://goo.gl/forms/52MrJYmHgoYBLvae2