Aiara Dantza Taldeak izena emateko epea zabalduko du irailean

Erredakzioa 2016ko uzt. 22a, 08:53

Aiara Dantza Taldea kide berrien bila ari da eta irailaren 12tik 22ra zabalduko du aurten izena emateko epea. Kultur elkarteak hiru modalitate eskaintzen ditu: haur eta gazteentzako eskolak batetik, helduentzakoak bestetik eta dantza plaza ikastekoak. Talde guztiek, gehienez, hogeita bost lagunekoak izango dira.

Aiara Dantza Taldea kide berrien bila ari da eta irailaren 12tik 22ra zabalduko du aurten izena emateko epea. Kultur elkarteak hiru modalitate eskaintzen ditu: haur eta gazteentzako eskolak batetik, helduentzakoak bestetik eta dantza plaza ikastekoak. Talde guztiek, gehienez, hogeita bost lagunekoak izango dira.

Umeek, hau da, 5 eta 16 urte bitartekoek, asteazken eta ostiralean egingo dituzte entseguak, El Refor gimnasioan, hurrengo ikasturtean, 17:00etatik 18:00ak arte. Nagusiagoak, berriz, asteazkenetan bilduko dira, 18:00etatik 19:00ra arte, erromerietarako dantzak ikasteaz gain, plazan egitekoak ere ikasteko. Aiara Dantza Taldearen dantzaldietan parte hartzeko aukera izango dute. Helduek ere dantza plaza ikastaroan parte hartzeko aukera izango dute, erromeria-dantzak ikasteko. Saio horiek larunbatetan izango dira, 13:00etan.

Urteko kuota orokorra 30 eurokoa da dantzaplazako kideentzat ez ezik, horiek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta. Antolakuntzak azpimarratu du ikastaroetan izena ematen dutenei ez zaiela dirua bueltatuko baildin eta bertan behera uzteko arrazoia taldearen erantzukizuna ez bada.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide