Udalak hobekuntza-obrak burutuko ditu ikastetxe eta kirol instalazioetan

Erredakzioa 2016ko uzt. 15a, 10:27

Amurrioko ikastetxe publikoetan konponketak burutuko dituzte uda honetan. Lukas Rey eskolan patioko zorua txukunduko dute, haur-hezkuntzako komunetako bat zaharberrituko dute eta beheko solairuko ikasgelek dituzten hezetasun arazoak konponduko dituzte. Zabalekon, bestetik, gimnasioko lurzorua egokituko dute.

Amurrioko ikastetxe publikoetan konponketak burutuko dituzte uda honetan. Lukas Rey eskolan patioko zorua txukunduko dute, haur-hezkuntzako komunetako bat zaharberrituko dute eta beheko solairuko ikasgelek dituzten hezetasun arazoak konponduko dituzte. Zabalekon, bestetik, gimnasioko lurzorua egokituko dute.

Lan guzti hauek ikasturte berria hasi aurretik burutuko dituzte, ikastetxeen eguneroko jarduna ez oztopatzeko. Josune Irabien alkateak adierazi duenez, “Udalak jasotzen diren eskakizunen artean premia handiena dutene erantzungo die”, izan ere, egunero 582 ikaslek erabiltzen dituzten instalazioak dira bi ikastetxe horienak, irakasle eta bestelako langileez gain.

Guztira, 50.000€ inbertituko ditu Udalak lan hauetan. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bati esker horren %60a jasoko du Amurriok.

Futbol eta rugby zelaien onbideratzea

Kirol taldeen udako etenaldia aprobetxatuz eta aurredenboraldira begira prest egon daitezen, Basarteko futbol zelaia eta El Reforreko rugby zelaiaren onbideratzea ere burutzen ari da Amurrioko Udala. Belar naturaleko espazio horietan, besteak beste, lurra sastatu eta ereingo dute, horren trinkotzea aritzeaz gain. Errugby esparruan ihinztagailuak instalatu dituzte urte osoan zehar hezatasuna mantentzeko. Guztira 6.400€ inbertituko ditu Udalak lan horietan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide