Ostiral honetan, uztailak 15, Gau KDD antolatu dute Amurrioko Kuskumendi Mtb taldeak eta Amurrioko txirrindulari elkarteak. Martxa arratsaldeko 20:30tan aterako da Amurrioko Juan de Urrutia plazatik eta inguruko mendietatik izango da ibilbidea.
Aurtengo edizioa 10.a denez, antolatzaileek martxa errazago bat prestatu dute, jende gehiagok parte hartu dezan. Ibilbideak 25-30 kilometro izango ditu eta izena ematen duten guztiek opari bat jasoko dute.
Parte hartu ahal izateko Koba Cycling eta Ormaetxea dendetan eman behar da izena eta 5 euroren truk parrillada xtrem egongo da martxa amaitzean.