Amurrioko Nerbioi Errugbi taldearen eskolaren seigarren denboraldia izango da hurrengoa eta bertan parte hartu ahal izateko izen-ematearen epea zabaldu egin du. Bertan 8 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteek eman dezakete izena, taldearen ardunadurak deituz, Jon (655 70 88 12) edo Enrique (616 50 50 76).
Horrez gain, 2001. urtea baino lehen jaiotakoek interesa izanez gero, taldearekin kontaktatzeko deialdia ere zabaldu dute. Gazte hauei errugbiaren kultura eta filosofia ezagutzen lagunduke diete, elkarlanerako bideak baliatuz edota hurbileko beste klub batzuekin harremanetan jarriz kirola praktikatu ahal izateko.
El Reforreko errugbi zelaigunean obrak egingo dituzte
Kirol denboraldiak amaituta, Amurrioko udaletxeak obrak egingo ditu errugbiko zelaigunean. Hego Haizea dela eta, belarra azkar lehortu egiten denez, ihinztagailuak jarriko dira urestatze egoki bat bermatzeko, horrela zelaia erabiltzen dutenek, minik hartu ez dezaten.