Zabalik dago Amurrioko 51. aurresku, fandango eta arin arin txapelketan izena emateko epea

Erredakzioa 2016ko uzt. 12a, 10:31

Abuztuaren 16an Amurrion ospatuko den aurresku, fandango eta arin arin txapelketan inskripzioak burutzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 8ra arte. Aiara Dantza Taldeak antolatzen duen lehiaketa honen 51. edizioa izango da aurtengoa.

Abuztuaren 16an Amurrion ospatuko den aurresku, fandango eta arin arin txapelketan inskripzioak burutzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 8ra arte. Aurten Aiara Dantza Taldeak antolatzen duen lehiaketa honen 51, edizioa da.

Plazak mugatuak egongo dira eta soilik onartuko dituzte 12 aurreskulari eta 6 fandango eta arin-arin bikote. Hori dela eta, plazak izen ematearen ordenaren arabera esleituko dira, Aiaraldearrek lehentasuna izanik. Izena emateko mezu bat idatzi behar da aiaradantzataldea@gmail.com, parte hartzailearen izen abizenak eta herria adieraziz. Parte hartzaileen behin betiko zerrenda posta bidez zabalduko dute abuztuaren 14a baino lehen.

Sari berezia aiaraldearrentzat

Txapelketan Uriko aurreskuaren doinuz joko dute txistulariek jota. Lehenik desafioa, ondoren eskuz eskukoa, zortzikoa eta azkenik kontrapasa. Ohiko sariez gain, Aiaraldeko aurresku onena ere sarituko dute. Fandangoa eta arin arina trikitixa edo alboka eta panderoz joko dute. Lehiaketa horren nondik norako guztiak Aiara Dantza Taldearen blogean kontsultatu daiteke (aiaradantzataldea.wordpress.com)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide