Begibistan film labur jaialdian obrak inskribatzeko epea zabalik da

Erredakzioa 2016ko uzt. 11a, 08:51

Irailaren 28tik 30era Amurrion ospatuko den Begibistan VI Zinemastean film laburrak inskribatzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 12ra arte. Euskal Herriko zuzendariek nahi beste obra aurkeztu ditzakete, beti ere 2015 eta 2016 urtetan egindakoak badira eta 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badute.

Irailaren 28tik 30era Amurrion ospatuko den Begibistan VI Zinemastean film laburrak inskribatzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 12ra arte. Euskal Herriko zuzendariek nahi beste obra aurkeztu ditzakete, beti ere 2015 eta 2016 urtetan egindakoak badira eta 30 minutu baino gutxiagoko iraupena badute.

Obren inskripzioa burutzeko, filma kargatu beharko da Movibeta, Festhome, Click for festivals edo Uptofest plataformentan, ezaugarrien fitxa eta kalitate altuko argazki batez lagunduta. Jaialdian aurkeztutako lan guztien proiekzio publikoa burutuko da. Lehiaketaren inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke www.festivalbegibistan.es web orrialdean.

Sariak

Txapelketak lau obra sarituko ditu guztira, maila desberdinetan. Ofibistan atal ofizialeko irabazleak 1200€ irabaziko ditu. Euskaraz ekoitzitako obrarik onena 1000€ jasoko ditu. Gainera, bi atal berezi egongo dira, batetik, Goi Nerbioi eta Aiaraldeako zuzendarien lanak sarituko dituena eta, bestetik, ikusentzuleen sariena. Atal bakoitzak 500€ banatuko ditu. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide