Kiko Veneno eta Titín III. izango dira Amurrioko Jaietako kartel buruak

Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 12:01

Abuztuaren 12tik 17ra, 70 kultur jarduerek baino gehiagok beteko dituzte Amurrioko kaleak. Aurtengo jaietako kontzertu handia Kiko Veneno izango da. Udalak 167.953 euro inbertitu ditu egitarauan.

Ohiko jarduerez gain, aurtengo ediziorako diseinatu duten programak hainbat nobedade izango ditu. Musikaren alorrean abuztuaren 13an, gaueko 24:00etatik aurrera, Kiko Veneno flamenko eta rock musikari ezagunak Juan Urrutia plaza hartuko du. Gwa Ya Reggae Band aiaraldearrak hartuko du kontzertu handi horren lekukoa 02:00etatik aurrera.

Abuztuaren 12tik 17ra, 70 kultur jarduera baino gehiagok beteko dituzte Amurrioko kaleak. Aurtengo jaietako kontzertu handia Kiko Veneno izango da. Udalak 167.953 euro inbertitu ditu egitarauan.

Ohiko jarduerez gain, urte honetarako diseinatu duten programak hainbat nobedade izango ditu. Musikaren alorrean abuztuaren 13an, gaueko 24:00etatik aurrera, Kiko Veneno flamenko eta rock musikari ezagunak Juan Urrutia plaza hartuko du. Gwa Ya Reggae Band aiaraldearrak hartuko du kontzertu handi horren lekukoa 2:00etatik aurrera. Kuadrillen egunean, abuztuaren 14an, Los Otros bertsioen taldeak bi emanaldi eskainiko ditu. 21:00etatik aurrera Joaquín Sabinaren bertsioen kontzertua eta ondoren, 23:00etatik aurrera, 60, 70 eta 80ko hamarkadetako musika saioa.

Antzerkia

Kale antzerki emanaldi ugari egongo dira jaietako egunetan. Besteak beste, abuztuaren 14an “Jekyll on ice” egongo da ikusgai Asparreneko umore antzerkiaren XXII. jaialdiari esker. Bestetik, Trapuzaharra konpainiak “Ongi etorri Findemundo” obra taularatuko du San Roke egunean. Egun horretan ere “Pomper” emanaldi berezia egongo da ikusgai Larrinagako oinezkoen esparruan, izan ere, xaboi-burbuila erraldoietan oinarritzen den gau ikuskizuna da.

Haurrentzako ekintzak

Abuztuaren 13an, ohi bezala, umeak izango dira jaietako protagonista, izan ere, goizez zein arratsaldez jolas parkea izango dute, besteak beste. Berrikuntza moduan, aurten ere “Itsasoko jolasak” deituriko haurrentzako jolas gunea egongo da hilak 15ean eguerditik aurrera.

Kirola

Ohiko txapelketaz gain, udal frontoiak txupinazo egunean eskupilota partidu handi bi hartuko ditu. Batetik, Dorronsoro eta Legarretak Iriarte eta Arregiren kontra arituko dira. Eta bestetik, kirol horren munduko mitak: Titín III eta amurrioko Murga, herrikoa den Guerrero eta Beginoren aurka.

Zezenketak

Amurrioko zezen plazak hiru zenzenketa ikuskizun hartuko ditu aurtengo jaietan. Abuztuaren 13an haurrentzako animalien erakustaldi bat egingo dute. Sarrerak 3 euroren truke salduko dira. Hilak 15ean, berriz, ohiko errekortadore emanaldia egongo da. Prezioa 15 eurokoa izango da eta haurrentzat (4-12 urte) 10 eurokoa. Abuztuaren 16an, San Roke egunean, “El Duende Ecuestre” heziera ikuskizuna eskainiko dute.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide