Goikolarra auzoan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan eta umeentzako egitarau berezia egongo da

Erredakzioa 2016ko uzt. 7a, 08:02

Aurten bigarren urtez ospatuko dituzte Goikolarra auzoko jaiak uztailaren bigarren asteburuan, bihar eta etzi, hain zuzen. Iaz berreskuratu zituzten auzokideek ospakizun hauek 14 urteko geldialdiaren ostean.

Jaiak ostiralean hasiko dira, haurrentzako emanaldi batekin, izan ere, Irrien Lagunak taldea izango dute 'Tiritatxoren bisita' ikuskizunarekin. Ondoren pintxopotea egongo da bertaratutako guztientzat.

Aurten bigarren urtez ospatuko dituzte Goikolarra auzoko jaiak uztailaren bigarren asteburuan, bihar eta etzi, hain zuzen. Iaz berreskuratu zituzten auzokideek ospakizun hauek 14 urteko geldialdiaren ostean.

Jaiak ostiralean hasiko dira, haurrentzako emanaldi batekin, izan ere, Irrien Lagunak taldea izango dute 'Tiritatxoren bisita' ikuskizunarekin. Ondoren pintxopotea egongo da bertaratutako guztientzat.

Hala ere, jaiak larunbatean, uztailaren 9an hasiko dira. 12:00etan jaurtiko dute txupinazoa eta ekingo diote egun osoko egitarau zabalari.

Goizean zehar haur zein nagusien igel-toka txapelketak egongo dira. Arratsaldean umeak izango dira protagonista. Aurpegiak margotzeko tailerra egongo da eta hainbat jolas, motorren lasteketa barne. Gainera, aspaldi ere egiten zen Landaburugoiko kaleko hormaren margoketa burutuko dute txikienek. Tradizioa berreskuratuz.

Gauean musika nagusi

19:30etatik aurrera sevillanak dantzatzeko aukera egongo da. 21:00etatik aurrera eta 02:30etara arte Xaibor diskofestak musikaz beteko du plaza. Gauerdian txokolate jana egingo dute eta jaiari amaiera emateko 3:00etan igel-toka txapelketa egingo dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide