Nerbioiko Parke linealarekin jarraitzeko proiektua onartu du udalak, Olakoraino hel dadin

Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 10:59

Amurriok onartu berri du Nerbioiko Parke linealaren tarte berriaren proiektua, Sagrada Familia ikastetxea zenaren eta Olako auzoaren arteko zatia, hain zuzen. Arabako Foru Aldundiak gauzatuko du proiektua, baina udalak egin beharko ditu desjabetzeak obrekin hasi aurretik.

Amurriok onartu berri du Nerbioiko Parke linealaren tarte berriaren proiektua, Sagrada Familia ikastetxea zenaren eta Olako auzoaren arteko zatia, hain zuzen. Arabako Foru Aldundiak gauzatuko du proiektua, baina udalak egin beharko ditu desjabetzeak obrekin hasi aurretik.

Josune Irabien Amurrioko alkateak azaldu duenez, 1,7 kilometroko luzera duen tartea atontzeko, bide publikoak erabiliko dituzte batez ere, baina desjabetze batzuk egin beharko dituzte aurretik.

Horretarako 48.000 euro inbertituko dituzte. Lanak urte amaieran hasi eta hurrengo urtean amaitzea aurreikusita dago eta Arabako Foru Aldundiak 469.000 euro bideratuko ditu Nerbioiko Parke linealarekin jarraitzeko.

Olakon bukatuko da momentuz ibilbidea

Bidea Olakon amaituko da, Iparralde tren geltokitik 300 metrora. Irabienek azpimarratu duenez, obra berriak, gainera, ahalbidetuko du San Roke inguruko auzokideek trenbide zerbitzua gertuago izatea.

Erabiltzaile ugari

Aisialdirako proposamena eskaintzeaz gain, proiektu horrek Nerbioi ibaiaren aniztasun naturala berreskuratzeko helburua du.

Araban momentu honetan dauden bide berdeen artean Laudio, Luiaondo eta Amurrio lotzen duenak erabiltzaile kopuru altuena du. Hori neurtzeko Gardean eta Amurrio kontagailuak instalatuta daude.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide