Udalak anbulatorio berria eraikitzeko obra-baimena onartu du eta 2,7 milioi euro balioko du

Erredakzioa 2016ko uzt. 5a, 18:24

Amurrioko Udalak osasun zentro berria eraikitzeko obra-baimena eman berri dio Osakidetzari. Gauzak horrela, makinak “aste gutxi barru” sartuko direla adierazi du Josune Irabien alkateak.

Mendiko kaleko 3. zenbakian kokatuko den anbulatorio berriak solairu bakarra izango du, mantenua garestituko luketen eskailera edo igogailurik gabe.

Amurrioko Udalak osasun zentro berria eraikitzeko obra-baimena eman berri dio Osakidetzari. Gauzak horrela, makinak “aste gutxi barru” sartuko direla adierazi du Josune Irabien alkateak.

Mendiko kaleko 3. zenbakian kokatuko den anbulatorio berriak solairu bakarra izango du, mantenua garestituko luketen eskailera edo igogailurik gabe.

Fatxadak aluminio eta beiraz eraikiko dira. Anbulantzia eta zamalanetara bideratutako aparkalekuaz gain erabiltzaileei zuzendutako parkinga ere atonduko dute.

2,7 milioi euro eta 10 hilabete

Anbulatorioa Eraikuntza Birgaikuntza Artapena eta Eldu enpresek sortu duten Aldi Baterako Enpresa Elkarteak eraikiko du, hori izan baita Osakidetzak jaso dituen 24 eskaintzetatik puntuazio altuena jaso duena.

2,7 milioi euroren truke, osasun zerbitzu berria 10 hilabetetan prest egon beharko da kontratuan adierazitakoaren arabera.

Pediatria zerbitzu indartua

Profesionalen zein erabiltzaileen erosotasuna helburu, kontsulten kopurua handituko dute eta espazio zabalagoak diseinatu dituzte.

Besteak beste, zentro horretan osasun zerbitzu orokorrak eskainiko dituzte, etxean zein anbulatorioan bertan, diagnostikoak eta terapiak egiteko prozedurak, atentzio aringarriak eta kirurgia txikia.

Egindako planak pediatra bat gehiago aurreikusi badu ere, ez du ginekologia eta traumatologia zerbitzua barne hartzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide