Inauxako langileek etorkizuneko konpromisoa lortu nahi dute, baina oraindik ez dute harremanik Mubearekin

Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 11:05

Inauxako langileak egoera korapilatsuan daude orain. Tubos Reunidos taldeak saldu berri dio enpresa Mubea korporazio alemaniarrari, eta hori guztia gertatu da hitzarmen kolektibo berria negoziatzen ari ziren unean gertatu da.

Momentuz, langile batzordeak ez du harremanik izan Mubeako ordezkariekin eta, ondorioz, Tubos Reunidosek hautatutako zuzendaritzarekin mintzatzen ari dira.

Inauxako langileak egoera korapilatsuan daude orain. Tubos Reunidos taldeak saldu berri dio enpresa Mubea korporazio alemaniarrari, eta hori guztia gertatu da hitzarmen kolektibo berria negoziatzen ari ziren unean gertatu da.

Momentuz, langile batzordeak ez du harremanik izan Mubeako ordezkariekin eta, ondorioz, Tubos Reunidosek hautatutako zuzendaritzarekin mintzatzen ari dira.

Mubeak etekinak handitu nahi ditu, antza

Oraindik indarrean dagoen zuzendaritzak azaldu die langileei Mubearen asmoa dela etekinak handitzea, eta, horretarako, zenbait gastu murriztu nahi dituela; langile kontratatuetan, besteak beste.

Adierazpenak ezinegona sortu du beharginen artean, harreman zuzenik ez baitute enpresa alemaniarrarekin. Hala ere, argi daukate euren lehentasuna dela etorkizuneko konpromisoa lortzea.

Oraingo zuzendaritzak jarraitu nahi du

Tubos Reunidosek enpresa saldu arren, egungo zuzendaritzak jarraitu nahi du. Horretarako, Mubeari proposatu diote ekoizpen unitatea sortzea Inauxa, Inaumex eta Inautec lantegiekin (Txekiako faktoria batekin eta Zornotzako ingeniaritza batekin). Modu horretan, egungo zuzendariek oraindik kudeatuko lukete ekoizpen unitatea.

Horrela izango balitz, Inauxara bideratuko lituzkete produktu berrien ekoizpena eta zaharrak Txekiara bideratuko lituzkete.

Zuhurtasuna langile batzordean

Dena den, langileen ordezkariek uste dute zuhurtziaz jokatu behar dutela Mubeako arduradun batekin hitz egin arte eta informazioa zuzena eskuratu arte. Izan ere, orain arte izandako informazioa zuzendaritzak eman die.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide