Amurrioko Udalak hainbat hobekuntza egingo ditu aurten Irisgarritasun Plan berriari jarraiki

Erredakzioa 2016ko uzt. 3a, 09:47

Amurrioko Udalak 2016-2019 Irisgarritasun Plana onartu berri du. Horren bitartez herriko eremu publikoetan, eraikinetan, garraiobideetan zein komunikazio-sistemetan irisgarritasuna bermatu nahi dute.

Amurrioko Udalak 2016-2019 Irisgarritasun Plana onartu berri du. Horren bitartez herriko eremu publikoetan, eraikinetan, garraiobideetan zein komunikazio-sistemetan irisgarritasuna bermatu nahi dute.

Hurrengo urteeetarako bide-orria izango den horretan gaur egungo egoera aztertu eta egin beharreko hainbat lan jaso dituzte. Hirigintzari dagokionez, aurten Maskuribai kaleko espaloia urbanizatuko dute, Mendiko kalean oinezkoentzako pasabide berria jarriko dute, Frontoi kaleko lanak egingo dituzte eta kale horretatik Juan Urrutia plazara sartzeko bide berria jarriko dute, besteak beste. Etorkizunera begira beste lan batzuk aurreikusten du planak: oinezkoentzako pasabideak egokitzea eta obrak egitea Jose Pikatza kalearen inguruan, Lexarraga plazan eta Boriñaur kalean.

Garraio eta komunikazioan

Gainera, irisgarritasuna hobetuko dute Lucas Rey haur-eskolan, San Mames Etxean, Udaltzaingoaren eraikinean, Zabaleko Herri Eskolan eta udal-frontoian, besteak beste. Garraioari dagokionez, autobus geltokiak eta plaza erreserbatuak egokitzeko asmoa dago. Komunikazio arloan keinu-hizkuntzako interprete bat izateko aukera aztertuko dute.

Plan honek 2001ekoa ordezkatzen du. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak diruz lagundu du eta Ikersare Análisis Sociológicos enpresak burutu du.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide