"Emakumezkoen artean ez nintzen bakarra izan dena ongi egiten, baina bai azkarrena"

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko eka. 29a, 17:43

UXUE ALBIZUA ZUBIZARRETA (Amurrio, 2002) Amurrioko txirrindulari elkarteko kidea da eta Arabako eskolarteko txapelketan aritzen da. Haur-kategorian bigarren urtea du hau eta pasa den maiatzaren 29an Euskadiko txapelketa irabazi zuen ginkana mailan.

Nola edo zergatik hasi zinen txirrindularitzan parte hartzen?

 

"Txikitatik gustatu izan zait txirrindularitza eta beharrezko adina izan arte ezin izan nuen izena eman. Ondoren, 8 urte nituenean Amurrioko taldean izena eman nuen eta orain arte bertan jarraitu dut".

 

UXUE ALBIZUA ZUBIZARRETA (Amurrio, 2002) Amurrioko txirrindulari elkarteko kidea da eta Arabako eskolarteko txapelketan aritzen da. Haur-kategorian bigarren urtea du hau eta pasa den maiatzaren 29an Euskadiko txapelketa irabazi zuen ginkana mailan.

Nola edo zergatik hasi zinen txirrindularitzan parte hartzen?

 

Txikitatik gustatu izan zait txirrindularitza eta beharrezko adina izan arte ezin izan nintzen bertan apuntatu. Ondoren 8 urte nituenean Amurrioko taldea izena eman nuen eta orain arte bertan jarraitu dut.

 

Familian ere txirrindulari asko izan dira. Aita bizikleta gainean aritzen zen eta nire neba ere oraindik lasterketetan hartzen du parte 23 urtez azpiko kategorian. Horrek ere ziuraski eragina izan zuela nire nahietan.

Aurreko hilabetean Euskadiko ginkana txapelketa irabazi zenuen. Zertan datza ginkana proba?

Puntuazioa eta denbora nahasten dituen proba da ginkana. Oztopo ezberdinez egindako ibilbide bat dago eta oztopo horiek gaizki pasatuz gero, puntuak ematen dizkizute, azkenean gaizki egindako oztopoen puntuak gehituz.

Sailkapena puntuazio sistemaren bidez betetzen denez, garrantzitsuagoa da punturik ez pilatzea, azkar egitea baino. Hala ere, puntu berdinak batu dituztenen artean bai dela garrantzitsua denbora, denbora gutxien iraun duenak besteen aurretik jartzen baita.

Orduan zenbat puntu lortu zenituen Euskadiko txapelketan?

Nik zero puntu pilatu nituen, dena ongi egin bainuen. Emakumezkoen artean ez nintzen bakarra izan baina azkarren egin nuenez garaipena lortu nuen.

Horrez gain lineako proban ere hartu zenuen parte, nola egin zenuen?

Oro har, ondo. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako txirrindulariek hartu genuen parte. Miribillatik zen ibilbidea eta guztira 7 bira eman behar izan genituen.

Gainera nire taldekideak ere ondo ibili ziren, Asier Castilla ginkana alorrean bigarren geratuz.

Denboraldian zehar ere lasterketa ugari izan dituzu, nola doa denboraldia?

Martxoan hasi zen denboraldia eta ondo doa aurtengo denboraldia. Asteburutan izaten ditut lasterketak, hiru motatakoak, líneako lasterketak, BTT eta ginkana. Udan denboraldia geratu egiten da eta irailetik aurrera azken lasterketak izango ditugu.

Nolakoa izan ohi da lasterketa baten aurreko uneak?

Ba autobusez mugitu ohi gara lasterketetara. Gurasoak kotxez joaten dira ez baitago denontzako lekurik. Gutxi gorabehera ordu bat lehenago heltzen gara lasterketa den lekura, beroketa lanak lasai egin ahal izateko.

 

Pixkat urduri jartzen naiz batzutan baina lasterketa hasi eta pasatu egiten zait, bizikleta gainean gozatu egiten dudalako.

 

Lasterketa ondoren ez da saririk egoten, bakoitzari jan eta edatekoa ematen zaie eta bueltatu egiten gara.

Zelako puntuazio sistema erabiltzen da Eskolarteko txapelketan?

Araba mailan gizonezko eta emakumezkoak batera hartzen dugu parte lasterketetan. Lasterketan ematen diren puntuak ere denontzat dira berdinak baina sailkapena egiterako orduan banaketa egiten dute mutil eta nesken artean.

Zenbat emakumezko aritzen zarete Araba mailan?

Neska gutxi gara, sei bat edo. Hala ere kategoria txikiagoetan neska dexente ari dira korritzen.

Eta Amurrioko taldean?

Hogeita hamabost inguru gara, haur, kimu, benjamín eta prebenjamin kategoriatakoak. Gainera aurten talde jendetsua dugunez, lasterketa askotan lehen postuetan geratu izan gara.

Amurrioko taldean nola geratzen zarete entrenatzeko?

 

Kategoria guztietako txirrindulariak entrenatzailearekin geratzen gara astearte eta ostegunetan eta orain uda heltzen denez, bakoitzak bere kabuz entrenatuko du.

 

Gero bi egun horietatik aparte, ez naiz beste egunetan ateratzen normalean. Hala ere noizean behin nebarekin ere atera izan naiz.

Errepidetako lasterketez gain, beste alorren batean parte hartzeko asmoa duzu?

Ziklokrosa ere asko gustatzen zait. Aurretik bitan hartu dut parte eskolartekoen artean egiten diren probetan eta etorkizunean ziklokrosa egiten jarraitu nahiko nuke.

Etorkizunari begira, zer egingo duzu hurrengo urtean?

 

Eskolartekoan azken urtea izanik, hurrengo urtean kadete mailara pasako naiz errepideko lasterketetan aritzera. Oraindik ez daukat argi zer egingo dudan, eskualdean ez baitago talderik eta urrunago bilatu beharko dut talderen bat.

 

Araban talde bakarra dago Agurainen eta besteak Bizkaian daude. Arabakoa Luisa Ibarrolaren taldea da baina agian zertxobait urrun dago. Bera ere kadete mailako 2. Urtekoa da, beraz hara joanez gero ez dut berarekin topo egingo.

Hurrengo urteko denboraldiak ezberdintasunak izango ditu aurtengoarekin?

Emakumezko eta gizonezkoek egutegi ezberdina dugu, beraz emakumezkoen egutegia egingo dut ziuraski. Hala ere lasterketa gutxi daudenez, batzutan gizonezkoekin bat egingo dugu.

Hala ere ez dut argi nola izango den nire egutegia hurrengo denboraldian, nora joango naizen jakitean argiago izango dut.

Amurrioko taldean bada beste neskaren bat hurrengo urteari begira zure kasu berberean dagoena?

Bai badira nire kategoriako bi neska eta bat, ni bezala, hurrengo urtean kadete mailara pasako da. Gure asmoa biak talde berera joatea da, biok elkarrekin jarraitzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide