Luisa Ibarrola Suitzako nazioarteko gazteentzako ziklokros kontzentrazioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko eka. 28a, 11:56

Luisa Ibarrola saratxoarra Suitzan izandako nazioarteko gazeentzako ziklokros kontzentrazioan egon zen ekainaren 14tik 19ra. UCIk, nazioarteko txirrindulari batasunak, antolatutako kontzentrazioan munduko hainbat ziklokroslari izan ziren irakasle, tartean Sven Nys belgikarra, 13 aldiz ziklokroseko Superprestige txapelketaren irabazlea.

Luisa Ibarrola saratxoarra Suitzan izandako nazioarteko gazeentzako ziklokros kontzentrazioan egon zen ekainaren 14tik 19ra. UCIk, nazioarteko txirrindulari batasunak, antolatutako kontzentrazioan munduko ziklokroslari ezberdinak izan ziren irakasle, tartean Sven Nys belgikarra, 13 aldiz ziklokroseko Superprestige txapelketaren irabazlea.

Aigleko herriko Munduko Txirrindularitza zentroan ziklokrosa ikasi eta gozatzeko aukera

Luisak hamahiru herrialde ezberdinetatik joandako txirrindulari ezberdinekin egoteko aukera izan du eta bertan ikasitakoarekin, neguan jokatzen den kirol mota honen inguruko heziketa jaso eta sakontzeko aukera izan du.

Irakasleen artean, nazioartean ezagunak diren ziklokroslariak izan ditu, Sven Vanthourenhout eta Geoff Proctor tartean baina irakasle ospetsuena historian zikokrosean garaipen gehien dituen Sven Nys kirolaria izan da, guztira 13 Superprestige txapelketa eta  munduko bi txapelketa dituenak.

Ernesto Garciaren esanetan, elkarretaratze honek ziklokrosaren inguruko interesa sustatzeko balio izan du. Herrialde ezberdinetatik etorritako kirolarien arteko kulturaren elkartrukatzea bizipen aberasgarria da txirrindularientzat eta Sven Nys bezalako irakasleak izatea, inoiz izango ez duten aukera bat da.

 

Instruktore ezberdinek erakutsitako alde taktiko eta teknikoak oso baliagarriak izango dira, etorkizunera begira, aurrerapausoak errazago eman ditzaten. Horrela aurreko herrialdeko txirrindulariek irekitako bidea jarraitu ahalko dute, bertako ziklokros maila handituz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide