Tubos Reunidos-ek Inauxa saldu dio Mubea talde alemaniarrari

Erredakzioa 2016ko eka. 23a, 10:08

Tubos Reunidos taldeak akordioa lortu du Inauxa eta EDAI konpainiak saltzeko Mubea talde alemaniarrari. Oraindik, lehiakortasun erakundeek baimendu behar dute aldaketa, baina salmenta egitea adostu dute.

Horrela, 30 milioi euro jasoko ditu taldeak eta enpresa horietan dituen partizipazioak eskuratuko ditu Mubeak; konpainiaren partizipazio erdien jabe da Tubos Reunidos.

174 lanpostu eskualdean

Inauxak 174 langile ditu eta Saratxo industriagunean kokatuta dago. Historia luzeko konpainia da, 40 urte baititu.

Tubos Reunidos taldeak akordioa lortu du Inauxa eta EDAI konpainiak saltzeko Mubea talde alemaniarrari. Oraindik, lehiakortasun erakundeek baimendu behar dute aldaketa, baina salmenta egitea adostu dute.

Horrela, 30 milioi euro jasoko ditu taldeak eta enpresa horietan dituen partizipazioak eskuratuko ditu Mubeak; konpainiaren partizipazio erdien jabe da Tubos Reunidos.

174 lanpostu eskualdean

Inauxak 174 langile ditu eta Saratxo industriagunean kokatuta dago. Historia luzeko konpainia da, 40 urte baititu.

Langileei ez die ezustean harrapatu salmentak, aurretik horri buruzko informazioa heldu zitzaien eta. Langile batzordeak bilera egingo du zuzendaritzarekin astelehenean etorkizunari buruz hitz egiteko.

2,5 milioi euroko etekinak 2015ean

Inauxako iturri sindikalek adierazi dute enpresak ekarpen ekonomiko handiak egin dizkiola Tubos Reunidos taldeari.

Esate baterako, azaldu dute 2,5 milioi euroko mozkinak izan zituela 2015ean, taldeko gainerako enpresek galerak zituzten bitartean.

Dirua lortzeko beharra

Tubos Reunidos enpresak argudiatu du hoditeriaren ekoizpenean zentratu nahi duela jarduera, eta horregatik salduko duela Inauxa -auto piezak egiten ditu lantegi horrek-.

Hala ere, Juanjo Basterra ekonomia-kazetariak uste du Tubos Reunidosek dirua lortzeko beharra duela, eta hori dela medio egingo duela salmenta. Juanjo Basterraren ustetan, taldeak egin dituen apustu estrategikoek ez dituzte espero zituzten emaitzak erdietsi -frackingaren negozioan, adibidez- eta horrek behartu du dirua eskuratzera, zorrei aurre egiteko, alegia.

Atzerriko kapitala

Bestalde, LABek salatu du Tubos Reunidos atzerriko kapitalaren esku uzten ari dela tokiko enpresen etorkizuna. Kasu honetan, Mubea talde alemaniarra izango da jabe berria. Mubeak 100 urte bete ditu eta 11.000 langile ditu 11 herritan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide