Amurrioko Udalak herrian dauden gazte lokalak ikuskatuko ditu, ordenantza betetzen dutela ziurtatzeko. Azterketa horietan segurtasuna, garbitasuna eta ingurumena eta auzokideekin duten harremana kontuan hartuko dira.
Hala ere, adierazi dute arreta berezia jarriko dutela instalazio elektrikoen egoeran, izan ere, argindarraren instalazio desegokiak ezbeharrak edo suteak eragin ditzake.
Egoeraren arabera, beharrezkoa bada, "neurri zuzentzaileak" ezarriko dituztela esan dute. Kanpaina hori burutzeko, udalak zerbitzu teknikoa kontratatu du 3.194,40 euroren truke.
Udal ordenantza
2014ko apirilean onartu zuen Amurriok gazte lokalak erregulatzeko tokiko ordenantza eta momentu horretan fenomeno horretarako araudi jakina duen Aiaraldeako herri bakarra da. Orain, herrian 45 lonja daudela jasotzen dute datuek.