Amurrioko Udalak herriko hainbat kirol talderen jarduera aitortuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko eka. 22a, 07:34

Ostegun honetan, ekainak 23, Amurrioko udalak ekitaldi xumea prestatu du herriko kirolariei esker ona adierazteko. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da udaletxeko bilkura-aretoan eta udalak omenduko ditu 2015-2016 denboraldian zenbait diziplinetan arrakasta izan duten kirol taldeak.

Kirol arrakastaz gain, horiek lortzeko adorea, ahalegina eta jarraikortasuna ere aitortu nahi dizkie udalak, emakumezkoen kirolari eta kirol taldeei, batez ere, egoera zailei aurre egin eta haien borroka, grina eta lana eredugarria izan delako.

Ostegun honetan, ekainak 23, Amurrioko udalak ekitaldi xume bat prestatu du herriko kirolariei esker ona adierazteko. Ekitaldia arratsaldeko seietan izango da udaletxeko bilkura-aretoan eta 2015-2016 denboraldian espezialitate ezberdinetan arrakasta izan duten kirol taldeak omenduko ditu udalak.

Kirol arrakastaz gain, horiek lortzeko adorea, ahalegina eta jarraitutasuna ere aitortu nahi dizkie udalak, emakumezkoen kirolari eta kirol taldeei batez ere, egoera zailei aurre egin eta haien borroka, pasioa eta lana eredugarria izan delako.

Halaber, azpimarratzekotzat hartu dute herriko beste pertsona kirolarientzako eredu ezin hobea direla eta kirola, osasungarria ez ezik, aisialdirako eta entretenitzeko aukera ederra ere badela.

Hori dela eta, kirol talde asko aintzatetsiko dituzte, Amurrioko Arku kirol taldea, Gimnasia Erritmikoa, txirrindularitza, eskubaloia, areto futbola, Zaraobe Emakumeen Saskibaloi taldea, futbola, Kaskagorri taldea, atletismoa, Nerbioi Rugby elkartea, pilota kluba eta ehiza, arrantza eta tiro olinpiko kluba, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide