Amurriok Begibistan film laburren jaialdia berreskuratu du

Erredakzioa 2016ko eka. 19a, 14:12

Amurriok Begibistan VI. Zinema astea antolatuko du irailaren 28tik 30era. Hala, lau urteko etenaldiaren ondoren, Antzokiko eskaintzak jaialdia berreskuratuko du aurten, euskal zuzendari eta ekoizleentzako “erreferentziazko ekitaldi eta topalekua” izateko asmoz. Kepa Sojo zinema-zuzendari arabarra izango da ekimen horren gidaria.

Amurriok Begibistan VI. Zinema astea antolatuko du irailaren 28tik 30era. Hala, lau urteko etenaldiaren ondoren, Antzokiko eskaintzak jaialdia berreskuratuko du aurten, euskal zuzendari eta ekoizleentzako “erreferentziazko ekitaldi eta topalekua” izateko asmoz. Kepa Sojo zinema-zuzendari arabarra izango da ekimen horren gidaria.

Jaialdiaren edizio honek bi sail ofizial izango ditu: Ofibistan delakoa, Hautaketa Batzordearen iritziz onenak diren 2015 eta 2016 urteetan ekoitzitako euskal film laburrak eskainiko dituena eta, bestetik, Nerbioibistan sail berria, Aiara inguruko eta Nerbioi Garaiko film laburrak sustatzea helburu duena. Horrez gain, euskaraz eginiko ekoizpenak ere izango du txokoa jaialdiko sarituen zerrendan.

Sariak eta omenaldiak

Lehiaketaren barruan 3.200€ sarituko dira. Horrez gain, 1.200€ emango zaizkio epaimahaiaren iritziz film labur onena denari, eta 500€ Ofibistan eta Nerbioibistan sail bakoitzean publikoak puntu gehien ematen dionari.

Halaber, oraingoan ere omenaldia egingo zaio euskal zinemagintzako munduari ekarpen bereziren bat egin dion pertsona bati. Aurreko ekizioetan Txema Blascok (2009), Ramón Bareak (2010) eta Itziar Lazkanok (2011) jaso dute Ohorezko Txapela saria.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide