Amurrioko Udalak 'Hondartzara bidaiak' kanpaina abiaraziko du uztailean. Ekimen honen edizio berri honetan lau irteera egingo dituzte, asteartero, hilak 5ean Hondarribira, uztailaren 12an Santanderrera, hilaren 19an Donostira eta uztailaren 26an Donibane Lohizunera.
Erabiltzaile talde handi baten garraio-beharrak betetzea dute helburu, herritarren udako aisialdia errazteko. Irteera bakoitzaren prezioa 8€ dira 14 urtetik gorako pertsonentzat. Adin horretatik beherakoek, berriz, 6€ ordaindu beharko dute. Amurrion erroldatuta ez daudenek 5€ gehiago ordaindu beharko dituzte.
Irteera guztiak Araba kaletik izango dira, Amurrio Antzoki paretik goizeko 9:00etan eta arratsaldeko 20:00ak aldera itzuliko dira.