"Logika eta arrazonamendu ariketak egin genituen matematika olinpiadak irabazteko"

Erredakzioa 2016ko eka. 20a, 07:30

MARIA ITURBE, AYAE MARTINEZ, UXUE ALONSO (Amurrio, 2004) Lukas Rey Ikastetxeko ikasleak dira eta aurten matematika olinpiadak irabazi dituzte. Esperientzia horren nondik norakoak azaldu dituzte.

Duela gutxi irabazi duzue Arabako Matematika Olinpiadak. Nolakoa izan zen lehiaketa?

MARIA ITURBE, AYAE MARTINEZ, UXUE ALONSO (Amurrio, 2004) Lukas Rey Ikastetxeko ikasleak dira eta aurten matematika olinpiadak irabazi dituzte. Esperientzia horren nondik norakoak azaldu dituzte.

Duela gutxi irabazi duzue Arabako Matematika Olinpiadak. Nolakoa izan zen lehiaketa?

Bi zatitan banatuta zegoen. Lehenengoan banakako proba egin genuen eta, ondoren, taldekoa. Proben artean 45 minutuko atsedenaldia izan genuen. Azkenean, sari banaketa areto nagusian egin zen.

Zer egin behar izan duzue garaitzeko?

Taldeko probak ondo egin behar ziren.

Zenbat talderen aurka aritu zineten?

Hamabost talde aritu ginen.

Noiz erabaki zenuten parte hartzea olinpiadetan?

Pasa den urtean 6. mailakoek parte hartu zuten eta esperientzia interesgarria izan zenez ,aurten ere parte hartzea erabaki genuen.

Nork proposatu zuen?

6.mailakako matematikako irakasleek proposatu ziguten.

Entrenatu duzue olinpiadetan parte hartzeko?

Bai ikasturtean zehar landu dugu .

Zer eragiketa mota egin izan dituzue?

Logika eta arrazonamendu ariketaz gain matematika liburuan datozenak. Aurreko urteetan lehiaketa honetan ateratako hainbat ariketa ere bai.

Publikoa zegoen partidetan?

Ez. Irakasle batekin zegoen talde bakoitza gela ezberdin batean.

Zertan datza saria?

Pentsatzeko puzzlea eta diploma.

Hurrengo ikasturtean ere lehiatuko zarete?

Lehiaketa 6.mailako ikasleei zuzenduta dagoenez guk ez, baina izan daiteke hurrengoak baietz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide