Udako solstizioaren jaiaren X. edizioa ospatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2016ko eka. 16a, 13:42

Ekainaren 18an Aresketamendiko udako solstizioaren jaia ospatuko dute Amurrion, energia berriztagarrien parkearen X. urteurrenean, hain zuzen. Hori dela eta, egun osoko egitaraua prestatu dute eta hainbat ekintza gauzatuko dute: “dibertsioa, hezkuntza eta ingurumena uztartzeko eta, aldi berean, Aresketamendiko energia berriztagarrien parkea Amurrioko herritarrei zabaltzeko” helburuarekin, Josune Irabien alkateak azaldu duenez.

Musika protagonista

Goizez zein arratsaldez bisita gidatuak egongo dira. Halaber, puzgarriak, haurrentzako zurezko jostailu erraldoiak eta txosna zerbitzua eskainiko dute. 12:30etatik 14:00etara Amurrioko Udal Musika Eskolako ikasleek osatzen dituzten Amurrio Big Band eta Eklektia taldeen kontzertuak izango dira.

Gainera, 13:00ak aldera, eguzki-energiaz prestatutako txistor-jana egingo da eta 14:30etatik aurrera, herri bazkaria. Bazkalondoa girotzeko, Mud Candies taldeak musika emanaldia egingo du.

Parkera bertaratzeko autobus zerbitzua antolatu dute. Igotzeko 11:00etatik 14:00etara egongo da gasolindegiko autobus-geltokitik eta itzultzeko 17:00etatik 19:00etara.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide