Arte-eskolak haurrentzako zeramika ikastaroa eskainiko du udan

Erredakzioa 2016ko eka. 16a, 07:20

Amurrioko Juan de Aranoa arte-eskolak haurrentzako zeramika ikastaro bat egingo du aurtengo udan. 4 eta 12 urte arteko haurrek zeramikako materialak erabiltzen eta hiru dimentsiotako proiektuen eta eszenen bitartez ideiak irudikatzen ikasteko aukera izango dute. Ekintza euskaraz izango da, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.  

Amurrioko Juan de Aranoa arte-eskolak haurrentzako zeramika ikastaro bat egingo du aurtengo udan. 4 eta 12 urte arteko haurrek zeramikako materialak erabiltzen eta hiru dimentsiotako proiektuen eta eszenen bitartez ideiak irudikatzen ikasteko aukera izango dute. Ekintza euskaraz izango da, astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara.  

Proposatutako metodologiak buztina eta koloreak erabiltzen ditu, neurri txiki eta ertaineko piezak buztin-nahasketa batez estalita. Zeramika lantzeko hainbat teknika irakatsiko dira: buztina birziklatzea, egostea, itsastea, plakak egitea eta eskultura txikiak egitea, bai eta egindako piezak pintzelez margotzea ere. Zortzi eta hamabost ikasle hartuko ditu talde bakoitzak. 

Izen emateak Kultur Etxean egongo dira. Tailerrean parte hartzeko Amurrioko herritarrek 23,40€ ordaindu beharko dute. Udalerrian erroldatuta ez daudenek, berriz, 39€.

Udako ludoteka, Aspaltzaren eskutik

Horretaz gain, Aspaltza Euskara Elkarteak haurrentzako ludoteka eskainiko du ekainaren 22, 23, 24, 27, 28, 29 eta 30ean. Jolas libreko gela 2 eta 8 urte arteko umeentzat zabalik egongo da 10:00etatik 13:00etara. Egun bakoitzeko 3€ ordaindu beharko dira. Elkarteak Aiara kaleko 9.ean duten egoitzan izango da ludeteka. 

Izena ematea beharrezkoa da. Horretarako mezu bat idatzi beharko da aspaltza@hotmail.com helbidera. Beharrezkoa da bertan ludotekan parte hartu nahi duen haurraren datuak adieraztea. Hau da, izena, abizena, adina eta telefono zenbakia; interesatzen zaizkizuen egunak adiraziz.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide