Amurrio Antzokiak 'Nidos de esperanza' proiektuaren aldeko ongintzazko gala hartuko du ekainaren 25ean. Horren bitartez Minsketik (Bielorrusia) 7 kilometrora dagoen Boroglianyko haur onkologia klinikaren parean 20 etxe mugikor eraiki nahi dituzte kimioterapia tratamenduak jasotzeko egun dauden itxaron zerrendak arintzeko asmoz. Bikarte errusiar umeen harrerarentzat elkarte ongilearen kide diren Mertxe Guillén eta Itziar Urkitza amurrioarrek bultzatu dute elkartasun ekimen hori.
Egun horretan antzokiko oholtza gainera igoko dira Hasperen abesbatzako kideak, Amurrioko Udal Dantza eskola eta Aiara Dantza Taldekoekin batera. Sarrerak salgai egongo dira Kultura Etxean 8 euroren truke