Amurrioko Udalak 'Parkeko txokoa' programari ekingo dio gaurtik aurrera. Hala, haurren liburutegia Juan Urrutia parkera aterako dute uztailaren 29ra arte. Bertan literatura eta aire zabaleko irakurketarekin lotutako ekintzak egingo dituzte ekimenaren 22. edizioan.
Udal parkean kokatuta egongo den zerbitzu hori 4-12 urte arteko haurrei bideratuta dago eta astelehenetik ostiralera, l16:30etatik iluntzeko 20:30etara zabalik egongo da. Doako zerbitzua da baina erabiltzeko Liburutegiko txartela beharrezkoa izango da. Hau liburutegian bertan edo Parkeko Txokoan eskatu ahalko da.