"Haurren aldi baterako harreraz harago joan nahi dugu, gaixorik egoteagatik etorri ezin diren ume horiengan pentsatu"

Erredakzioa 2016ko eka. 12a, 16:00

MERTXE GUILLÉN VAQUERO (BILBO, 1971) eta ITZIAR URKITZA GARMENDIA (BILBO, 1964) ekainaren 25ean Amurrio Antzokian ongintzazko gala antolatu dute 'Nidos de esperanza' proiektuaren alde, Minsken (Bielorrusia) dagoen haurren onkologia ospitaleko baliabideak handitzeko. Egun horretan oholtza gainera igoko dira Hasperen abesbatzako kideak, Amurrioko Udal Dantza eskola eta Aiara Dantza Taldekoekin batera.

MERTXE GUILLÉN VAQUERO (BILBO, 1971) eta ITZIAR URKITZA GARMENDIA (BILBO, 1964) ekainaren 25ean Amurrio Antzokian ongintzazko gala antolatu dute 'Nidos de esperanza' proiektuaren alde, Minsken (Bielorrusia) dagoen haurren onkologia ospitaleko baliabideak handitzeko. Egun horretan oholtza gainera igoko dira Hasperen abesbatzako kideak, Amurrioko Udal Dantza eskola eta Aiara Dantza Taldekoekin batera. Sarrerak salgai egongo dira Kultura Etxean 8 euroren truke ekainaren bihartik aurrera.

Zertan datza 'Nidos de esperanza' proiektua?

Guillén: Minsketik 7 kilometrora dagoen Borovlianyko haur onkologia klinikaren parean 20 etxe mugikor eraikitzean datza. 1986an Chernobylen izan zen katastrofe nuklearraren ondoren, gaixotasun onkologiko eta hematologikoak dituzten umeen kopurua izugarri hasi da.

Urtero 300 eta 350 kasu berri daude Bielorrusian. Ospitale horrek orain dela 15 urte 30 ohe zituen eta orain 200 ditu.

Urkitza: Gaur egun dauden itxaron zerrenda luzeen arazoarekin amaitzeko jaio zen ekimen hori. Izan ere, etxe horietan tratamendua jasotzeko aukera izango dute.

"Bloroglianyko Ospitalea, munduko haurrentzako onkologia klinikarik handienetakoa bada ere, ez du beharrak erantzuteko gaitasun nahikorik."

Nondik dator izen hori?

G:Tratamendua jasotzeko itxaron zerrendan dauden haur horiei itxaropena eramatean datzalako proiektua.

"Ez dugu haien bizi kalitatea hobetu nahi, bizitza ematea helburu dugu."

U: Kontuan hartu behar dugu etxe bakoitza 104 umeentzat erabilgarri izango dela urtero; horietako bakoitzean bi ume egongo dira, haien gurasoez lagunduta, kimioterapia tratamendua irauten duen astean zehar.

Nork bultzatu du proiektu hori?

U: Belarús GKEk "Arazodun Haurrak" (Minbizidun umeen Belarúseko Guraso Elkartea) eta Minskeko Rotatorio Klubak, Osasun Ministeritzarekin elkarlanean jarri zuen martxan proiektua, Irlanda izan zen parte hartu zuen nazioarteko lehen bazkidea.

G: Europa mailako proiektua da, ECNaren (European Chernóbil Network) jarduera planaren baitan dago, eta Bielorrusiako Haurren Aldeko Gizarte Ekintza Federazio Nazionalarekin elkarlanean sortu da (FEDASIB). Beste hainbat elkartek parte hartzen dute horretan, besteak beste BIKARTE dago, errusiar umeen harrerarentzat elkarte ongilea.

Zenbat diru behar da 'Nidos de esperanza' proiektua garatzeko?

G: Etxe bakoitza eraikitzeko 20.000 euro behar dira. Ekainak 25eko galan triptikoa banatuko dugu informazio guztiarekin. Bertan ere kontu zenbakia egongo da nahi duen pertsona orok laguntzeko aukera izan dezan.

Nola sortu zen horrelako ongintzazko gala bat sortzearen ideia?

U: Errusiako bi nesken harrera amak gara, Bikarte Elkartearen bitartez. Gainera, Amurrioko Musika Eskolako Hasperen Abesbatzan abesten dugu biok eta denbora luzez izan dugu ongintzazko kontzertu bat eskaintzearen ideia buruan.

G: “Nidos de esperanza” proiektua ezagutu bezain laster horren aldeko zerbait egitearen nahia piztu zitzaigun zuzenean, gainera, aurten Chernobyleko 30. urteurrena da. Haurren aldi baterako harreraz harago joan nahi dugu, gaixorik egoteagatik etorri ezin diren ume horiengan pentsatzean datza.

"Uste dugu proiektu posible bat dela eta guztien elkartasunarekin lortu daitekeela."



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide