Ekainaren 12an, Igandean, ospatuko dute Ahuntz Eguna Baranbion. Jada ahuntzaren inguruko feria hori oso errotua dago, eta urtero jende asko inguratzen da Garrastatxuko landetara eguna ospatzera.
Azpigorri eta Azpizuri ahuntz arrazen inguruan antolatutako feria monografikoa da; ahuntz-azienden ustiapena bultzatu nahi duena, hain zuzen.
Aurtengoa Azpigorri eta Azpizuri ahuntzen X. Lehiaketa abiatuko dute goizeko 8.15etatik aurrera eta eguerdiko 14.15ean amaiera emango zaio lehiaketaren sare-banaketarekin.
Arraza guztietako ahuntz azienden feriaz ere gozatu ahal izango da goiz guztian zehar eta bertan ere nekazaritza, abere zein artisautza produktuen salmenta ere egongo da.
Aurten ere, Garrastatxuko I. Askatasun Mendi Ibilaldia egingo da goizeko 09:00etan. Bertan 2 Ibilbide egongo dira: laburra eta luzea. Laburrak 12,2 kilometro izango ditu eta Luzea 20,2 kilometrok osatuko dute. Otegiren txabola, Arlobi, Oderiaga eta Nafarkorta tontorrak gaindituko ditu probak.
Txangoan parte hartu nahi duenak goizeko 08:30ean bertaratu beharko du inskripzioa egin ahal izateko.
Jai-eguna luzea denez, eguerdiko 14:45ean herri bazkariko txanda helduko da eta bertan Askatasun Mendi Ibilaldian aritu direnak nahiz feriaz gozatu dutenek indarrak hartzeko aukera izango dute. Izan ere, arratsaldeko 17:00etan egingo den Erromerian dantzatzeko parada izango dute.
Solasaldia eta afaria
Ekainaren 10ean hitzaldia eta afaria antolatu dute Baranbioko baselizan 20:00etan eta 21:30ean, hain zuzen.