Pasa den asteburuan Espainiako Wamai arte martzialen txapelketak jokatu ziren Katalunian, non Amurrioko taldeak emaitza onak lortu zituzten bertan.
Castelldefelseko Can Vinader polikiroldegian izan ziren lehiaketan eta amurrioko kirolariak bertara joan eta hurrengo emaitzak lortu zituzten:
Ruben Martin Espainiako txapelketa lortu zuen A taldeko Semicontact kategorian, puntukako borrokaldian.
Itxaso Martinezek bi garaipen lortu zituen A taldean baita, batetik Semicontact kategorian, puntukako borrokaldian eta bestetik Light Contacten, etengabeko borrokan.
Azkenik Oscar Franco Espainiako txapeldunordetza lortu zuen A taldeko Semicontact arloan. Haiekin bat, Alejandro Cruz amurrioarra epaile gisa hartu zuen parte bertan.