Nerbioi Bizirik plataforma sortu berri dute Aiaraldean. Egitasmoak elkartu dituen herritarrek azaldu dute arduratuta daudela ibaiaren egoera dela medio.
Hala ere, uraren kalitateari eta kutsadurari erreparatu ez ezik, ibaiaren inguruetan jazotzen diren hainbat mehatxu ere ekidin nahi dute; zenbait kutsadura mota, hondakinak, espezie inbaditzaileak, erabilera ez egokiak...
Horregatik guztiagatik, helburu horiekin ados dauden guztiak deitu ditu plataformak bihar 19:00etan egingo duten bileran parte har dezaten, Kultura Etxean. Bertan, Zadorra Bizirik plataformako kideekin bilduko dira.