Jesús Galíndez politiko, jurista eta idazlearen desagerpenaren 60. urteurrenaren homenaldiaren harira, Amurrioko Udalak “Galíndez: en aumento de la Justicia. Amurriotik mundura” hitzaldia antolatu du. Iñaki Goiogana historialariak eskainiko du saioa Katekesi Aretoan ekainaren 8an 19:00etatik aurrera.
Hitzaldiaz gain, areto horretan Sabino Arana Fundazioak antolatutako erakusketa bat egongo da ikusgai. Jatorriz Amurrioko zen Galíndezen bizitza politiko eta kulturalaren inguruko informazioa jasotzen duten 6 informazio-panel instalatuko dituzte. Euskarri horietan ere Euskal Informazio Zerbitzuetan 1942etik 1965era gauzatutako lanari buruzko informazioa jasoko da, eta, horrez gain, besteak beste, FBIaren arabera Galíndezen bahiketan eta hilketan parte hartu zutenen inguruko informazioa ere egongo da ikusgai.
60.urteurrena
60 urte igaro dira Jesús Galíndez Suárez Manhattaneko (New York) bere apartamentura bidean zihoala desagertu zenetik. Jatorriz Amurriokoa zen, 1915ean Madrilen jaioa; 1939an errepublikarren porrotaren ondorioz erbesteratu zuten. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari izan zen New Yorken, eta Agirre lehendakariaren eskuineko eskua Francoren diktaduran.