Amurrioko Udalak Villa Fe eraikina eskainiko dio Aiarako Kuadrilari

Erredakzioa 2016ko eka. 5a, 18:40

Amurrioko Udalbatzak onartu du, talde guztien adostasunarekin, Villa Fe etxea Aiarako Kuadrilari eskaintzea, erakundeak bere egoitza ofiziala bertan ezarri dezan. Hala ebatzi zuten maiatzeko osoko bilkuran, eskualdeko erakundeak herriei proposamenak egiteko eskatu ondoren.

Amurrioko Udalbatzak onartu du, talde guztien adostasunarekin, Villa Fe etxea Aiarako Kuadrilari eskaintzea, erakundeak bere egoitza ofiziala bertan ezarri dezan. Hala ebatzi zuten maiatzeko osoko bilkuran, eskualdeko erakundeak herriei proposamenak egiteko eskatu ondoren.

Aiarako Kuadrila da egoitza propioa ez duen bakarra Araban. 2010eko abuztuko udalbatzan onartu zen lehenengoz eraikin hori erakundeari eskaintzea. Eraikina atontzeko diru-kopurua prest bazegoen ere, lekualdaketa ez zen gauzatu. Gaur egun nagusien Eguneko Zentroa eta Erretiratuen Etxea kokatzen dira eraikin horretan, Intxaurdio kaleko 1. zenbakian. Aiarako Kuadrilak proposamena onartzen badu, jarduera horiek garatzeko beste kokapen bat bilatu beharko lukete. 

Jasangarritasunaren alde

Bestetik, aho batez berretsi zuten taldeek Udalsarea 21en jasangarritasunaren aldeko udalerrien konpomisoa eta bat egin zuten, guztien aldeko botoekin ere, Euskal Adierazpenarekin, hiri eta herri jasagarrien Europako 8. konferentzian adostutako hitzarmena, hirien jasangarritasunari bidea emateko asmoz. 

Partehartzea

Josune Irabienek, Amurrioko alkateak azaldu zuen moduan, ekainean ekingo diete osasun zentro berria eraikitzeari. Horren aurrean eta gaur egun anbulategia hartzen duen eraikinarekin zer egiteko erabakitzeko, prozesu partehartzailea hasteko asmoa adierazi zuen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide