Gazte Alaiak taldeak aniztasun funtzionala dutenen lagunen topaketa egingo du larunbatean

Erredakzioa 2016ko mai. 31a, 07:48

Gazte Alaiak taldeak aniztasun funtzionala dutenen pertsonen jaialdi-topaketa deitu du Amurrion ekainaren 4an. APDEMAko aisialdi talde horrek egun osoko egitaraua prestatu du “Apdema: Jende irekia” lemapean.

Lagun horien gizarteratzea du helburu jai horrek, eta topaketa eta elkarbizitzarako momentua izatea nahi dute Gazte Alaiak taldekoek.

Gazte Alaiak taldeak desgaitasun intelektuala dutenen jaialdi-topaketa ospatuko du Amurrion ekainaren 4an. APDEMAren parte den aisialdi talde horrek egun osoko egitaraua prestatu du “Apdema: Gente abierta” lemapean. Desgaitasun intelektuala duten pertsonen gizarteratzea du helburu jai honek, eta topaketa eta elkarbizitzarako momentua izatea nahi dute Gazte Alaiak taldekoek.

Aurten 300 pertsona baino gehiago batzeko aurreikuspena du antolakuntzak, izan ere, topaketan parte hartuko dute APDEMAk Laudion, Gasteizen eta Arabar Errioxan dituen taldeek. Horiez gain, Menagaraiko Amor Misericordioso Zentroko pertsonak ere gerturatuko dira topaketara, Orozkoko Ibarra auzoko Jesús María Ikastetxekoekin eta Bilboko Aisialdi Zentrokoekin batera. 

 

Egitaraua:

11:30 Musika animazioa Banda Kilkirren eskutik eta poteoa herritik

12:30 Aresketa Ikastolara igoera

13:00 Meza

13:30 Mugendo erakustaldia

14:30 Bazkaria

16:30 Bazkariaren ostean, musika animazioa

18:30 Odoloste jana

19:30 Jaiaren amaiera

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide