Vicente Contrerasen 'Amurrio' bildumak irabazi du XXXVII. argazki lehiaketa

Erredakzioa 2016ko mai. 29a, 14:56

Vicente Contreras Usateguik egindako bilduma irabazi du  'Amurrioko hiribildua' XXXVII. argazki lehiaketa. "Amurrio" izeneko bildumako argazkietan zuribeltzean irudikatu ditu herriko hainbat une. 800€ eta garaikurra jasoko du ekainaren 3ko sari banaketan.

Egun horretatik hilak 27ra arte zabalik egongo da aurkeztutako obren erakusketa La Casonan.    

Vicente Contreras Usateguik egindako bilduma irabazi du  'Amurrioko hiribildua' XXXVII. argazki lehiaketa. "Amurrio" izeneko bildumako argazkietan zuribeltzean irudikatu ditu herriko une desberdinak. 800€ eta garaikurra jasoko du ekainaren 3an izango den sari banaketan. Egun horretatik hilak 27ra arte zabalik egongo da aurkeztutako obren erakusketa La Casonan.    

Bigarren postua “Ladrillo y cielo” Manu Barreiro Rodríguezen obrak lortu du. Gai libreko kategorian, berriz, Diego Piedra Benzalen “Consecuencias” lana saritu du epaimahaiak. Bigarren sariaren irabazlea José María Rubio Calonge da, “Extrarradios” lanaren egilea. Edizio honetan 79 bilduma aurkeztu dira lehiaketara. Horietatik 61 gai librean lehiatu dira eta beste 18 udalerriari buruzkoak izan dira.

Aurten herritarren sari berezia ere esleituko dute. La Casonako erakusketan bildumak bozkatzeko aukera egongo da, aurrez aurre zein telematikoki Udalaren webgunearen bitartez, ekainaren 3tik 20ra bitartean. Herritarren Sari Berezia 200 eurokoa izango da, eta ekainaren 24an banatuko da. Botoa eman duten herritar guztien artean irabazle izan den bildumaren formatu txikiko hiru kopia zozkatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide