Nerbioi Rugby Taldeak Rugby eguna antolatu du ume eta nagusientzat

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mai. 27a, 12:10

Maiatzaren 28an Rugby eguna antolatu du Nerbioi Rugby Taldeak Amurrioko El Refor kirol instalazioetan. Goizean zehar edonork izango du errugbia ezagutu eta entrenatzeko aukera eta ondoren hirugarren zatiaz gozatuko dute parte hartzaileek.

Adin guztietako gizon eta emakumeek hartu dezakete parte

Goiza hasteko, 11:00tan, 14 urtetik beherakoek entrenatzeko saio irekia izango dute. Errugbiaren nondik norakoak ikasteko eta kirolaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek eskualdeko jokalariekin batera.

Ondoren, 12:30tan, 14 urtetik gorakoek, nagusi eta beteranoek ere entrenatzeko saio irekia izango dute. Hauek ere kirolaz gozatzeko eta tokata bat (kontakturik gabeko errugbia) jokatzeko aukera izango dute

Azkenik 14:30tan hirugarren zatia izango dute parte hartzaileek, hau da, jateko eta edatekoa lau euroren truke.

Aipatzekoa da parte hartu nahi duen edonork aldagelak izango dituela aldatu eta dutxatzeko eta goizean zehar txozna jarriko dute antolatzaileek jateko eta edatekoa zerbitzatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide