Galder Barbado gaztea atxilotu du Guardia Zibilak Danbadaren harira eta dagoneko askatu dute

Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 08:48

Guardia Zibilak Galder Barbado gazte amurrioarra atxilotu du Txokogorri tabernaren aurrean gaur goizean. Lekukoen arabera, 08:20an agertu da dozena erdi Guardia Zibil kalez jantzita; bat-batean aurpegiak estali, identifikazioak atera eta Galder Barbado atxilotu eta eraman dute. 13:00ak aldera aske geratu da Gasteizen, Sansomendin.

Atxilotuaren ingurukoek azaldu dute gazteak antzeman duela azkenengo astean polizia bere atzetik zegoela.

Guardia Zibilak Galder Barbado gazte amurrioarra atxilotu berri du Txokogorri tabernaren aurrean. Lekukoen arabera, 08:20an inguru agertu dira dozena erdi Guardia Zibil kalez jantzita; bat-batean aurpegiak estali, identifikazioak atera eta Galder Barbado atxilotu eta eraman dute.

Atxilotuaren ingurukoek azaldu dute gazteak antzeman duela azkenengo astean polizia bere atzetik zegoela.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide