Amurrioko Kaskagorri futbol taldeak, urtero legez, txapelketa ezberinak antolatu ditu asteburu hau eta hurrengorako. Lehenbizi maiatzaren 29an futbol 8ko benjamín txapelketa antolatu du eta ekainaren 4 eta 5ean futbol 7ko hasiberrien txapelketa.
“Amurrioko Hiribildua”, benjamin futbol 8ko III. txapelketa
Maiatzaren 29an jokatu den txapelketan Araba eta Bizkaiako 8 taldek jokatuko dute. Athletic, Laudio, Elgorriaga, Aurrera, Ariznabaarra, Urduña, Loyola Indautxu eta Amurrioko Etorkizuna taldeek jokatuko dute goizean amaierako saiorako sailkapena bi taldetan. Lehen fase hau goizeko 10etan hasiko da eta ondoren, multzo bakoitzen lehen biek ligako amaierako fasea jokatuko dute eta multzo bakoitzeko beste bi taldeek, kopako amaierako saioa.
“Amurrioko Hiribildua”, hasiberrien futbol 7ko XIX. txapelketa
Ekainaren 4 eta 5 egunetan jokatuko den txapelketan aldiz, 16 taldek hartuko dute parte.
Araba eta Bizkaiko taldetaz gain Burgos eta Kantabriako taldeek hartuko dute parte. Guztira 4 multzo osatu dituzte eta larunbatean hasiko da txapelketa, goizean eta arratsaldean zehar, amaierako faserako sailkapena jokatuz.
Igandean amaierako fasea jokatuko dute sailkatuek goizeko 10etatik aurrera.