"Oporretan ere euskaraz" programan izena emateko epea zabaldu dute

Erredakzioa 2016ko mai. 27a, 07:20

'Oporretan ere euskaraz' aisialdi programa abituko dute aurten ere Amurrion. Uztailaren 1etik 29ra aire zabaleko ekintzak burutuko dituzte euskaraz partehartzaileek eta ekainaren 1etik 10era egongo da izena emateko epea zabalik. 5 eta 12 urte bitarteko haur guztiek parte hartu dezakete ekimen honetan. 

'Oporretan ere euskaraz' aisialdi programa abituko dute aurten ere Amurrion. Uztailaren 1etik 29ra aire zabaleko euskarazko ekintzak burutuko dituzte partehartzaileek eta ekainaren 1etik 10era egongo da izena emateko epea zabalik. 5 eta 12 urte bitarteko haur guztiak parte hartu dezakete ekimen honetan. 

Uda garaian burutzen den udal programa honek euskararen erabilera bultzatzea du helburu. Horretarako hainbat ekintza egiten dituzte: Kirolak, igerilekuetako animazioa, jolasak eta herriko auzoak zein inguruko mendiak ezagutzeko irteerak. Gainera, hamabostean behin txangoak egiten dituzte. 

Izen emateak

Kultur Etxean entregatu beharko da izen emate orria eta ordainagiria. Matrikularen prezioa 54,16 eurokoa da Amurrion erroldatutakoentzat, eta 106,33 eurokoa bertan erroldatuta ez daudenentzat. Bi neba-arrebak edo gehiagok parte hartuz gero, bakoitzak 48,74 euro ordaindu beharko luke Amurrion erroldatuta badaude, eta egon ezean, 102,90 euro. Ordainketak Euskadiko Kutxan Amurrioko Udalak duen 30350089180890020005 kontu korronte zenbakian egin beharko dira. Ekainaren 17an onartutakoen zerrenda jendaurrean jarriko da Kultura Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide