"Amurrioko leku eta pertsona erreal asko agertzen dira, fikziozko istorioa den arren"

Erredakzioa 2016ko mai. 26a, 10:16

PEDRO IBARROLAk (Amurrio) herrian kokatu du "Vientos del norte", berak idatzitako lehenengo eleberria. Laster kaleratzeko asmoa dauka, izan ere, ekainean argitaratuko baitu. Hala ere, narratibaren munduan aspaldi hasi zen. Laudioko Tétrada literariarekin kontaketa motz batzuk plazaratu zituen. Nobelaren bigarren partea egiteko asmoa ere badu.

Noiz argitaratuko duzu eleberria?

PEDRO IBARROLAk (Amurrio) herrian kokatzen den "Vientos del norte" bere lehenengo eleberria argitaratuko du ekainean. Hala ere, narratibaren munduan aspaldi hasi zen. Laudioko Tétrada literariarekin kontaketa motz batzuk argitaratu zituen. Nobelaren bigarren partea egiteko asmoa ere badu.

Noiz argitaratuko duzu eleberria?

Ekainaren erdi-amaieran kalean egotea espero dut. Amurrioko erdian dagoen kioskoan, Sanz eta Garoa liburudendetan salgai egongo da. Beste toki batzuk konfirmatu behar ditut oraindik. 

Nola sortu zen eleberri bat idazteko ideia?

Gogoratzen dut oso ondo: Egun batean nire etxean nengoen eta leihotik begiratzean, pertsona bat paseatzen ikusi nuen eta ideia sortu zen.

"Gizakiok ditugun emozioak landu ditut. Uste dut batzuetan irakurleek euren burua adieraztuta ikusiko dutela."

Aurreratuko zeniguke istoriaren trama? 

Kar,kar,kar... Esan dezaket Amurrion gertatzen den istorioa dela. Herriko leku asko eta pertsona erreal batzuk agertzen dira, nahiz eta fikziozko istorioa izan. Gizakiok ditugun emozioak landu ditut. Uste dut batzuetan irakurleek euren burua adieraztuta ikusiko dutela.

Nondik hartzen du idazle batek inspirazioa? Zinegotzi egondako etapa lan kreatibo horretan lagungarria izan zaizu?

Nik uste dut lan bat egiten duzunean beti ikasten duzula zerbait. Beste eremu batzuetako kontzeptuak eta ezaugarriak, egoera berriak eta ezberdinak. Intituzio publiko batean aritzean kanpotik ezagutzea ezinezkoa liratekeen gauza asko ikasten dira, noski. 

"Liburua sinatuta eduki nahi duenak eskatu diezaidake problemarik gabe"

Nolako Amurrio herria gustatuko litzaizuke deskribatzea etorkizuneko beste eleberri batean?

Amurrio herri oso polita dela dirudit. Egia da gauzak beti hobetu daitezkela, baina hori beti gertatuko litzeteke, herri “ideala” irudi arren ere. Uste dut ondo dagoela, lasaia eta xumea da.

Eleberriaren bigarren parte bat egiteko asmoa duzu?

Bai, buruan badaukat bigarren partea aurrera eramateko ideia bat... baina ikusiko beharko dugu, apurka ­apurka!

Egingo duzu aleak sinatzeko saio bat?

Kar,kar,kar... Hori gehiegi da niretzat! Liburua sinatuta eduki nahi duenak eskatu diezaidake problemarik gabe. Saio bat antolatzea... handiegia datorkidala esango nuke!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide